DANTZA TAILERRA

Kyra Jean Green

NAZIOARTEKO PROGRAMA BERTAN BEHERA GERATU DA COVID-19a DELA ETA


EUSKADI – QUEBEC 2019-2020
VENTANA & MOLÉKULA

Proiektu bi konbinatu dira hainbat sinergia-ekintzari ekinez eta horrela gauzatuz Euskadi-Quebec Ulermen Memoránduma (Eusko Jaurlaritza, Quebeceko Gobernua, 2019, 2020, 2021) «lankidetzan aritzeko eta aldebiko harremanak areagotzeko, eta elkarren intereseko aliantza eta lankidetza berriak ezartzeko, (…) lotura sendoak sortzeko, bi erkidegoetako eragileen hurbilketa egiteko eta epe luzeko nazioartekotze-ekimenak egiteko.(…)».

MOLÉKULA-Jemima Cano/Doos Kolektiboa, Festival QUARTIERS DANSES eta VENTANA-La Fundición elkartu dira mugimenduaren eta, zehatzago esanda, dantzaren unibertsoarekin erlazionatutako Zeharkako inplikazio programa bat garatzeko: bertan egongo dira dantza-adituak, kudeaketa-adituak –bai arlo publikokoak bai independente-pribatukoak–, soziologoak, komunikatzaileak, bideo-egileak, dantzariak, koreografoak… Gainera, quebectar komunitatea Atlantikoko alde honetara, Bilbora hain zuzen ere, gonbidatua izango da. Gonbidapen hori pertsona eta edukien soslai berarekin errepikatuko da Montrealen 2021eko udagoienean (COVID egoeragatik atzeratu da data horietara).

EGUTEGI BATERATUA
Azaroak 24, 26, 27 – La Fundición-en

– Azaroak 24:
La Fundición-eko ikusle-tailerra irekian, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Quebeceko bideo-dantza erakustaldia: Bost pieza hautatuek interes komun bat erakusten dute: gizatiarra denaren mugei buruz eta horrek ingurunearekin daukan hartu-emanei buruz gogoeta egitea. Pertsonen arteko kontaktuek eta pertsonek euren habitatarekin sortutako tentsioek ikerketa-materialerako eta film-mugimenduetarako aukerak ematen dizkiete artistei.
Hona hemen bost filmak:

1) Move Freely, Wynn Holmes
2) Off Ground, Mathilde Niekamp
3) The man who traveled nowhere in time, Kyra Jean Green (koreografoa eta konpainia Bilbon)
4) Hands On, Marites Carino
5) Courte histoire de la folie, Clotilde Vatrinet

– Azaroak 26 eta 27: Quebectar konpania hautatuaren aurkezpena. Etxepare Institutuaren babesarekin. TTFL-Kyra Jean Green (TripTheLightFantastic). Bere ekipoak Montrealgo komunitateko dantzariak, artista bisualak, zinegileak, etab. integratzen ditu eta Festival Quartiers Danses.en debutatu zuen bere lanekin.

Honako pieza hauek aurkeztuko dira:
The man who traveled nowhere in time. Pieza hau Eytan delako gazte batengan inspiratua da. Eytanek ikusten du zelan aldatzen doan bere inguruko mundua, zelan eboluzionatzen eta hazten den, baina bera ez da inoiz aldatzen… eta errealitatearen eta inkontzientearen arteko pasabide bat ere ikusten du…
The smile club. Zoriona suertatzen zaigun zerbait ote da ala hura kudeatzeko ahalmena daukagu? Pieza hau bi fasetan sortu zen: gazte talde batekin eta Whim W´him konpainiarekin.

– Azaroak 27: Dantza tailerra, profesionalentzat eta dantza ikasleentzat. Tailerrak TTLF-Kyra Jean Green (TripTheLightFantastic) quebectar konpainiak gidatuko du.

DANTZA TAILERRA