Ikuskizun hau “puntetan” egindako karrera artistiko baten gaineko begirada panoramikoa da: bidean uzten dugunaz, hartzen dugunaz eta geratuko zaigunaz hitz egiten du.
Porrot egitearen beldurra.
Aitarengandik jaso nahi dugun ezagutza.
Geure heriotza txikiak.
Arrakasta handiak.
Bete ez ditugun nahiak.
Zorion betea.
Ikusten ez dena.
Konfort-gunetik irtetea.
Grina partekatua.
60 minutuko emanaldi honetan aktore, fakir, makinista eta ikusleekiko kontaktu zuzenaren indartzaile ibiliko da Joan Manrique, Sol Picórekin batera. Ikuskizunak lan hauetako zatiak biltzen ditu:
D.V.A. (Dudoso valor artístico), 1999
Bésame el cactus, 2000
Paella mixta, 2004
El llac de les mosques, 2009
Memòries d’una puça, 2012
Zuzendaritza: Sol Picó eta Ernesto Collado
Koreografoa eta dantzaria: Sol Picó
Eszenografia, antzezlea: Joan Manrique
Argiztapen-diseinua eta argi-teknikaria: Sylvia Kuchinow
Musika-zuzendaritza: Mireia Tejero
Mugimendu-laguntzailea: Cristina Facco
Jantziak: Valeria Civil
Soinu-teknikaria eta managerra biran: Stéphane Carteaux
Argazkiak: rojobarcelona
Ekoizpena, managerra eta banaketa: Pía Mazuela
Ekoizpen-laguntzailea eta komunikazioa: Núria Aguiló
Eskerronak: Eulàlia Bergadà Serra, Sabina Pérez García, Jordi Soler Company
Ekoizle kideak: Sol Picó Cía. de danza, Temporada Alta 2014
Erakunde hauek diruz lagundu diote konpainiari: INAEM – Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; Generalitat de Catalunya, Institut Ramón Llull, Ajuntament de Barcelona – Institut de Cultura
Bere konpainiaren 20. urtemuga ospatzearekin bat, Sol Picók bere ibilbidearen unerik gorenak birpasatzeari ekin dio. One-hit wonders Sol Picóren traiektorian ikur izan diren hainbat piezarekin egina dago.
Fotografía: rojobarcelona