SMALL AXE / Danae & Dionysios

Grezia

“Fárisa”

Fárisa-k Lehen Saria jaso du koreografia sailean Masdanza 28an

«Zaldiaren bizkarrean eserita, loak hartu ninduen eta mendiek barre egin zuten. Lehen egunetik betikotasun bat pasatu da, baina oinez goaz, gure arbasoek utzi zituzten oroitzapenen pisua eramanez. Errege-erreginak, eskaleak eta lapurrak ametsetan bizirik irauteko jantzi genituen maskarak dira.

Eguzkia ote da aurpegia erretzen didana? Edo bekatuaren patu barkaezina garbitzen duen brisa hotz bat baino ez da? Orain, amesgaiztoak entzun dira Daviden kantuan, eta atseden bat har dezaket bakean. Zin egiten diot txoriari, eta zin egiten diot zuhaitzari ez diodala ibiltzeari utziko itsasoa aurkitu arte».

Fárisa duo bat da, Peregrinos (Erromesak) izeneko aterkiaren testuinguruan sortua. Lanak intimitate estuan etengabe dauden bi pertsonaiaren arteko lotura eta kontaktua behar ditu. Erromesaldiaren nozioan inspiratzen da, bizitza, animalia eta paisaia naturaletan zeharreko bidaia baten simulazio gisa. Nola egin dezakete elkarrengandik bananduta dauden bi ibilbidek elkar aurkitu eta elkarrekin bidaiatzeko? Harremanek nola elkarri eragin eta elkarri lagundu diezaiokete? Nola hautsi daiteke gizakien eta animalien arteko hierarkia?

15 min
Koreografia: Danae & Dionysios
Dantza: Danae & Dionysios
Jatorriko Musika: Constantine Skourlis
Cello jolea: Konstantinos Chinis
Laguntza: The Greek Ministry of Culture
Sariak: Farisa-k Lehen Saria jaso du koreografia sailean Masdanza 28an, eta baita ere Dance Haus Più-ren kolaborazioa Milanen (Italia).

Small Axe Atenasen egoitza duen dantza-konpainia bat da, eta Danae eta Dionysios dira haren zuzendari artistikoak. Konpainiak antzerkietarako eta erakundeetarako ekoizpenak sortu ditu, hala nola Skanes Dance Theatre, Staatstheater Braunschweig eta Scapino Ballet Rotterdam. Haren lanek sari ugari jaso dituzte izen handiko lehiaketetan, hala nola RIDCC, HICC eta Masdanza. Konpainiak Greziako Kultura Ministerioaren, Orsolina 28ren, J.F Costopoulos Fundazioaren, Atenasko eta Epidauroko jaialdiaren eta Stage Onassisen laguntza eduki du.

Danae y Dionysios greziarrak koreografo, dantzari eta Small Axe dantza-konpainiako zuzendari artistikoak dira. Beren ibilbide koreografikoan, hainbat antzoki eta erakunderekin kolaboratu dute, hala nola Scapino Ballet Rotterdam, Staatstheater Braunschweig, Skånes Dancetheater, Theater Rotterdam, Onassis Foundation, Atenas eta Epidauroko jaialdia, besteak beste. Bakarka, Zfin Malta National Dance Company, Akram Khan Company, Hellenic Dance Company, Unterwegstheater, Coon Dance Company eta beste konpainia eta koreografo batzuentzat dantzatu dute.

-ren lankidetzarekin
-ren lankidetzarekin

Nazioarteko Lehioa

Urriak 1, 18:00etan

Bilboko Arte Ederren Museoa

Sarrera dohain.
Erreserbak Museoaren web orrian edo
La FuNdicIOneko telefonoan.