“Press” obrak gizaki modernoaren irudia antzezten du, haren hutsaltasun izugarria eta konplexutasun enigmatikoa aldi berean. Indibiduo-produktu, dandy kezkagarri honen gorputza etengabeko mugimenduan ageri zaigu, dela bere automatismoen kateadura estandarizatuagatik, dela hura mugitzen den espazio estuaren mekanismoengatik. Beharbada berak onarturiko egoeran, preso aurkitzen da gela ia huts batean. Ingurune fisiko nahiz mental horren aldaketa mekanikoek eragina dute haren gorputzean, beronen kokapena eta mugimenduak etengabe aldatzera behartzen dutelarik, absurdoa eta estuasuna sortzen duen “impasse” jarraiki batean.
Sorkuntza, eszenografia, koreografia eta antzezpena: Pierre Rigal
Eraikitze, argiztatze eta makinista lana: Frédéric Stoll
Musika: Nihil Bordures
Koreografia laguntzaileaMélanie Chartreux
Argazkia: Frédéric Stoll
Produkzio zuzendaria: Sophie Schneider
Produkzioa: Compagnie Dernière Minute, Gate theatre London,
Koprodukzioa: Rencontres chorégraphiques internationales de Seine-Saint-Denis, Théâtre Garonne – Toulouse, honako hauek laguntzaile izanik: DRAC Midi-Pyrénées, Ville de Toulouse, Région Midi-Pyrénées, Conseil Général de la Haute-Garonne eta Convention Culturesfrance / Ville de Toulouse
Tragedia koreografikoa edo egunerokoaren arroztasun kezkagarria.
Frantses Institutuarekin egindako kolaborazio bat da, haren Denboraldi Kulturalaren barruan
