NICOLA GALLI

Italia

Deserto tattile

NID 2023 Plataformarako hautatua

Deserto tattile Nicola Galli koreografoak basamortuari eta paisaiaren nozioari buruz egindako ikerketaren bigarren atala da.

2018an Deserto digitale-ra eraman zuen bilaketa-bidetik hasita, basamortuaren irudiak forma eta gogo berritua hartzen ditu berriro, gizarte garaikidearen ezaugarriak eta giza jarduerak munduan daukan isla ikertzeko: bakardade soziala, abiadura, distantzia- eta muga-kontzeptuen lurruntzea.

Koreografoaren poetika hizkuntzaren eta eszena osatzen duten elementuen artean hierarkiarik ez egotearen zale sutsua da. Keinua, argiztapena eta soinua biltzen eta kondensatzen ditu erlazio organiko eta interdependente batean,artxibo figuratibo bat sortzeko, non gorputzaren paisaia, basamortua inor bizi ez den espazio fisiko gisa eta izatearen kondizio bera kontatzen diren.

Munduko lekuen amildegiak eta giza arimaren sakonerak forma hartzen dute eszenan, eta irudi opaku eta isilekin gurutzatzen dira. Irudi horiek ukimen- eta muskulu-irudiak behatzera eta hainbat ikuspegitan galtzera bultzatzen dute gure begirada, eta egunerokoaren kadentzia eteten duen soinu-magma batean disolbatzen dira, espazio-denboraren beste pertzepzio bat azaldu arte.

Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
Dantza: Nicola Galli, Giulio Petrucci
Argien diseinua: Lucia Ferrero, Nicola Galli
Dramaturgia: Giulia Melandri
Atrezzo: Giulia Melandri
Komisariadoa eta banaketa: Margherita Dotta
Ekoizpena: TIR Danza, Nebula
Ekoizpen kideak: Oriente Occidente
Egonaldi artistikoak: TROIS C-L, Oriente Occidente, PIM Off Milano, Orbita | Teatro Quarticciolo
Hauen laguntzarekin: Grand Luxe, Orbita | Centro Nacional de Producción de Danza Spellbound, PimOff Milán

Nicola Galli (1990, Italia)
Gorputzaren ikerketaz arduratzen da, eta koreografoa, dantzaria, argiztapen diseinatzailea eta jantzi diseinugilea da. Bere ikerketa koreografiatik performancera, instalazioetatik hasi eta idealizazio grafiko-bisualeraino doazen ekintza eta dispositiboetan adierazten da.

Natura-zientzietatik, geometriatik, astronomiatik, arkitekturatik eta argazkigintzarekiko grinatik abiatuta, giza anatomiak, argiak eta soinuak sorgintzen dute haren begirada. Elementu horiek guztiek elikatzen dute eszenan bizi diren subjektuen arteko harreman estua, interdependentziaren ikuspegitik.

Bere lanak zeharkako horizonte eszeniko bat hartzen du, non gorputza diskurtso artistiko baten gune erradiatzaile bihurtzen baita, mugimendua ezagutzaren panorama hibrido gisa esploratzeari eskainitako sentsibilitate eszeniko batean gauzatzen dena. Nicola Galli-k debuta egin zuen lehiaketa-gimnasta gisa eta gaur egungo lengoaietara hurbildu zen Teatro Nucleo delakoarekin eta, ondoren, CollettivO CineticO konpainiarentzat dantzatuz 2010etik 2014ra.

2010az geroztik, gizakiaren eta naturaren arteko harreman sakonean eta estratifikazio eta paisaia nozioen azterketan oinarritutako ikerketa koreografikoa garatzen du.

Ikerketa artistikoago batekin batera, prestatzen ari diren haur, heldu eta gazte dantzariei zuzendutako prestakuntza-ikastaroak egiten ditu, mugimendua aztertzeko, gorputzaren ikuspegi eta pertzepzio berriak aurkitzeko eta muga fisiko eta komunikatiboak sakontzeko metodo pertsonal bat garatuz.

2014tik,TIR Danza erakunde ekoizleak lagundutako artista da. Bere sorkuntzak Egipton, Frantzian, Alemanian, Italian, Holandan, Perun, Suitzan eta, live-streaming bidez, Hego Korean aurkeztu dira. Nazioarteko erakunde garrantzitsu batzuekin ere kolaboratu du: Italiako Kultur Institutua (Paris), Balletto Toscana (Florentzia), MUSE Museoa (Trento), Scuola Normale Superiore (Pisa), Fondazione Perugia Musica Classica (Perugia), Arteen Institutua (Seul), IUAV Unibertsitatea (Venezia).

Sariak
· 2018: Equilibrio saria – Fondazione Musica per Roma, Digital Desert ikuskizunarekin t
· 2018: Danza & Danza saria gorabidean dagoen koreografo onena bezala, De rerum natura ikuskizunarekin
· 2019: Esfera de Oro dantza sari nazionala
· 2021: Radicondoli antzerki saria Valter Ferrararen izenean, antzerkian egindako berrikuntza eta teknologia berrien erabileragatik, Genoma Scenico | dispositivo digital-en emanaldiarekin

-ren lankidetzarekin

Azaroak 7, 19:00etan

Azkuna Zentroa