Project Description

JESÚS CARMONA

Cataluña

“Baile de bestias”

Dantza Sari Nazionala 2020
Benois de la Danse 2020 Saria
Premio Ojo Crítico de RTVE 2019

Jesus Carmona bailaor-aren proposamen intimista honek 55 minutu irauten du, eta bertan danzaor-ak bere egi absoluturanzko berarengan ezinbestean primarioa den mugimenduranzko beste urrats bat ematen du urteen poderioz erdietsitako konplexutasun osoarekin.

Lan berri honetarako Manu Masaedo abeslari eta era askotako instrumentistarengan bermatu da, berak laguntzen baitio bidaian zehar. Bidean mundu oniriko bat sortuko da, non pertsona anonimo batek dantzan egiteko erronka bota dien bere baitako piztiei, horrela baretasuna aurkitu eta edertasun bilakatzeko, mugimendu eta emozio bihurtzeko eta bai bere burua bai besteak ulertzeko gakoak bilatzeko.

Mugimenduaren baitako baretasuna delako pertsonaiarengan tornado bat eragin dezakeen motorra.

Estetika abangoardistaz hornituta, bizipenezko urteetan erdietsitako flamenkoaren arrastoarekin eta munduak oparitzen dizkigun musika eta dantza-estiloekin batera, BDB-k flamenkoaren kontzepzioa bere adierazpen gorenean oraindik eskuratu gabea erakusteko beste modu bat biltzen du.

Jesús Carmona Bartzelonan jaio zen 1985. urtean, eta zazpi urterekin hasi zuen bere prestakuntza La Macarenan eta Niño de Morónen. 2004an hiri hartako Institut del Teatre i la Dansan Espainiar Dantzan eta Flamenkoan lizentziatu ostean, bere ikasketak aberastu zituen hainbat ikastaro eta espainiar dantza zein flamenko maisu-maistra handi batzuekin, hala nola Antonio Canales, Rafaela Carrasco, Manolete, Eva Yerbabuena eta Aida Gómez besteak beste.

2011n Madrilgo XX Certamen de Danza Española y Flamenco delakoan Dantzari Nabarmen Onenari emandako saria eskuratu zuen eta 2012an Desplante saria irabazi zuen Minas de la Unión jaialdian. Escenario Bailarín sarirako izendatua izan zen 2012an (Sevilla). 2013an bigarren saria lortu zuen Kordobako flamenko jaialdi nazionalean eta 2014. urtean Max sarietarako hautagaitza bat lortu zuen Dantzari Nagusi Onenaren kategorian.

Laguntza

Museo Guggenheim Bilbao

Azaroak 13, 18:00etan

Guggenheim Bilbao Museoa

DANTZA

Sarreren salmenta