HANG THO CREATIVE

Vietnam-Herbehereak

“False Memories”

“False Memories” Koreografia Lehiaketaren lehen saria Masdanza 27

False Memories-ek lotura ulertezina duten bi pertsonaren ideia dauka inspirazio iturritzat. Modu abstraktuan, duten sentimendua da beren mundu espiritualean entitate bakar bat izatea, bai elkarrekin daudenean, bai fisikoki bereizita daudenean. Oroimena kontzeptu ahula da. Batzuetan, gauzak nahi bezala gogoratzen ditugu. Eta irudimenak errealitatetik ihes egiten laguntzen digu lasaitasuna edo bakea aurkitzeko.

15 min
Koreografia: Tu Hoang, Hiro Murata
Dantzan: Tu Hoang, Ashley Affolter
Musika: Obsidian (David Granström A2 eta Flxk1 & DB1)
Argazkiak: Jesus Robisco

Tu Hoang (1988, Hanoi, Vietnam). Koreografo independente honek Conny Janssen Danst Company-rekin (Rotterdam NL) lan egiten du ohikoan. Kungfu ikasten hasi zen hamar urterekin. Bertan konturatu zen mugimenduan zeukan interesaz, eta Vietnam National Dance Academy-n matrikulatu zen, 2006an Ballet Klasikoan graduatu zen arte. 2007an Europara joan zen dantza garaikideari buruz gehiago ikasi nahian. 2010ean koreografia-sorkuntzaz arduratzen hasi zen, pixkanaka bere mugimendu-identitatea aurkitzeko. Bere helburua da kungfu eta taichian daukan Ekialdeko oinarria eta esku-mugimenduaren zehaztasuna konbinatzea Mendebaldeko dantzaren ezagutzarekin eta urban dance, hiphop, ballet klasiko, garaikide eta abarretan daukan esperientziarekin.

2018an, Audience Choice hirugarren saria jaso zuen bere Trial lanak, eta Kopenhagen International Choreography Competition jaialdiko B.OOM saria eskuratu zuen. Seuleko New Dance For Asiako lehen sariaren irabazlea izan zen, Masdanza-ko Solo Price Challenge hirugarren saria eta Audience First Choice saria jaso zituen Bernako Tanzplattform lehiaketan, 2019an. Baita Special Mention from the Jury Award eta Masdanza Extended Tour birarekin ere, 2024ko Masdanza / Canarias jaialdian. Hannover International Choreography Competition-en 34. edizioa ere irabazi zuen, pieza berarekin. Duela gutxi, Hiro Muratarekin batera, False Memories duoa sortu du eta Masdanza Choreography Competition-en 27. edizioan sarituak izan dira. Hala, Italian, Hungarian eta AEBetan hainbat jaialditarako gonbidapenak lortu dituzte.

Tu Hoang-ek hainbat konpainiatan dantzatu du azken urteetan: Vietnam National Opera and Ballet, Cinevox Junior Company, Regensburg Ballett, Ballett Pforzheim, Byaccident Dance, Ballett Stadttheater Pforzheim, Conny Janssen Danst… eta koreografiak sortu ditu esandako konpainientzat.

-ren lankidetzarekin
-ren lankidetzarekin

Nazioarteko Lehioa

Urriak 1, 18:00etan

Bilboko Arte Ederren Museoa

Sarrera dohain.
Erreserbak Museoaren web orrian edo
La FuNdicIOneko telefonoan.