EDUARDO GUERRERO
Cádiz
“Guerrero”
“Garaipenik onena, borrokarik gabe lortzen dena”, diosku Sun
Tzu txinatar jeneral zaharrak (K. a. IV. mendea), eta esandako hori gertatu ohi da amodioaren gatazka-lekuan. Hori berori da Edu Guerrero bailaor-ak (Cadiz, Espainia, 1983)bere lan berria martxan jartzeko gertalekua. Ikuskizunak dantzariaren abizen polisemikoa darama eta De Dolores edota El callejón de los pecados bezalako sortzaileek urratutako ildoari jarraitzen dio. Umetxo bat besterik ez zela hasi zuen ibilbide artistiko luzean La Yerbabuena konpainiatik igaro da eta, besteak beste, La Uniongo (Murtzia, Espainia) jaialdiko Desplante saria eskuratu du.
Dantza: Eduardo Guerrero
Gitarrak: Javier Ibáñez, Juan J. Alba
Artista gonbidatuak cante-an: Anabel Rivera, Sandra Zarzana, Samara Montáñez
Soinu-teknikaria: Félix Vázquez
Argi-teknikaria: Antonio Valiente
Ekoizpena: Clara CastroJatorrizko ideia: Eduardo Guerrero
Koreografia: Eduardo Guerrero
Musika-zuzendaritza: Javier Ibáñez – Juan J. Alba
Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Félix Vázquez
Argien diseinua: Antonio Valiente
Argazkiak: M. Alanis
Jantzien diseinua: Taller Torres Cosano
Oinetakoak: Begoña Cervera
Ekoizpenaren diseinua: Clara Castro
Aukera honetan, bailaor-aemakumeekin duen harremanean zentratu da–ama, amoranteak, lagunak–, hau da, muga-mugako lurralde horretan, non sentimentaltasuna sentsualtasunarekin batera bizi den,bizi-tenperatura biak gaindituz, genero eta sexuen arteko zubia aurkitu arte. Elkargune horretan dago pertsona
deitu ohi diogun hori. Traumarik gabeko tentsioa da, albo-kalte larregirik gabeko barne-gatazka, pasiotik eta konpromisotik harago doana,bere jite maskulinoaz hornituta.
Oro har, hori berori dabere aitzakia: gerra arte bihurtzearena. Hala ere, bera da bere armadarik onena, eta eskoltatzat ditu Anabel Rivera, Samara Montáñez eta May Fernández, Javier Ibáñezek eta Juan José Albak dakarten primerako musika-munizioarekin batera. Haiek dira herri-armonia bilduma baterako falseta berrien egileak, estilo-sorta zabal-zabal baten barruan, hasierako saeta batetik despedidako kupleetaraino, musika-mota askotatik igarota: malagueña-k, fandangoak, rondeña-k, granaína-k, verdial-ak, bulerías por soleá delakoak, poloak, nana-k, seguiriya-k, serrana-k, tangoak, zambra-k eta alegriak. Antologia oso bat, beraz, Tere TorresekjantziduenetaazentupropioadaukanGuerrerok interpretatuta. Duda barik, proposamen berri honek mugarri bat ezarriko du bere ibilbidean eta, beste alde batetik, munduaz eta espektakuluaz daukan ikuspegi pertsonalaren alegoria bihurtuko da. Epopeia honetan garaile argi bat dago: dantza flamenkoa.
Juan José Téllez