Project Description

ZINEMA-DANTZA UPV/EHU

Begiradaren koreografia: konferentzia performatiboa

Zinemak bere hizkuntza propioa garatu zuen ikusle mugikor baten aukera imajinatu zuen unetik, eszena zinematografikoaren espazioa eta denbora etengabe esploratu ahal izateko. Baina ikuslearen mugimendu hori ez zen soilik ikuspuntu funtzional baten zerbitzuan jarri ikusentzunezko narrazioaren jarraikortasuna bermatzeko. Alderantziz, zinemak bere dimentsio espresiboak eta sinbolikoak miatu zituen ikuslearen begirada mobilizatzen zuen bitartean filmaren harrera lurralde artistiko, filosofiko eta politiko berrietara proiektatzeko asmoaz.

Begiradaren koreografiak zinea eta dispositibo filmiko osoa begirada-gurutzaketaren ondorioz pentsatzeko aukera bat da, baita hausnartzeko ere nola eszena zinematografikoaren espazioan mugimendua koreografiatzen den aldi berean, ikuslearen partaidetza koreografiatzen den ere, chorea edo amankomuneko mugimendu berri bat sortuz.

Hitzaldi performatiboak zinema eta dantza arteko elkarrizketa bat proposatzen du XX. mendeko koreografoek zuzendutako film-errepertorio baten bidez, bertan hitza, dantza eta proiekzioak uztartzen direla.

Koreografia eta interpretazioa: Bárbara Díaz, Paco Bodi, Eneko Lorente
Eskerrak: Institut Valencià de Cultura, Museu d’Art Contemporani d’Alacant (MACA), Centre Cultural La Marina (El Puig), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Proyecto GoOD-Otra Danza.

Azaroak 8 – 20:00etan La FuNdicIOn | Doako Sarrera
BEGIRADAREN KOREOGRAFIAK
Halabeharrezko strategiak

1985. Espektro bat munduan zehar dabil. Gorputzik gabeko gorputza. Loïe Fuller-en dantza serpentinaren oihalaren lausodurak lehen zinematografoen begiradak liluratzen ditu: Max Skladanowky, Louis Lumière, Thomas Alva Edison, Georges Méliès…

Geroago, Maya Deren, Pina Bausch, Yvonne Rainer, koreografoak eta zinegileak, mendean zehar begiradaren koreografia filmiko berriak ezartzen dituzte, aldi berean, dantzaren
imaginarioen ikusizko genealogía burutuz.

Ahanzturaren aurrean eta ahanzte ahanztearen aurrean, haren halabeharrezko estrategia, genealogía horrek dantzaren gorputz erresilientea eskenaratzen du, errepresentazio filmikoaren alde batera eta bestera zeharkatzen duen egoneza ikusgaitzaren sintomen oroimen zinematografikoa, dantzaren koreografien eta koreografia filmikoen artean dagoen atalase bereizezinezkoan.

Haserako lausoduren ostean, Vim Vandekeibus-ek dantza arkaikoaren keinu ahaztua ikustatzen du. Urraketa berri bat dantza espektakuluaren pantailan. Gorputzak gogoratu ezin dezakeena-k (Roseland, 1990), halabeharrezko estrategiekin konfrontatutako zeharkako begirada proiektatzen du, dantzaren nekadura eta ahalezina eskenaren kanpo utzi dituzten
konbentzioen aurkakoa hain zuzen ere.

Begiradaren koreografiak. Estrategia okerrak dantza-hitzaldi ziklo bateko pieza bat da, haren bitartez zinea eta dantzaren imaginarioen arteko harremanei buruzko hausnarketa garatu nahi duena, modernitatearen haseratik aurreko mendearen

Azaroak 8, 20:00etan | Sarrera zuzena 

La FuNdicIOn Bilbao

CONFERENCIA PERFORMATIVA