LA INTRUSA
“Sonora”
Barcelona/Euskadi
SHARON FRIDMAN
“147 abrazos”
Madrid
FRANTICS Dance Co.
“Space”
Berlin
Dantza Sari Nazionala 2015 sorkuntza modalitatean
LA INTRUSA: Virginia García y Damián Muñoz | Sonora
Sonorako basamortutik dabilen haizeak zurrunbiloak eta tenperatura igoerak eragiten ditu. Datorren gune mortuetatik hondar eta hauts partikulak ekarri ohi ditu.
“Haize ahul, haize latz, zakar eta birrintzailea!
Urrun botatzen nauen haize madarikatua
Nori interesa dakioke airetik hegan irtetea?
Indarrez eusten diot zementuari, hire babesari edota neure borondateari.
Edozer gauza etorkizunaren ezjakintasunak eraman ez nazan.”
Nagusi denak, sakabanatzen gaituenak, eraman ez gaitzala.
Sonorak eusteko borondatea planteatzen digu
Zuzendaritza: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
Sorkuntza eta interpretazioa: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
Musika: Jesus Diaz (Making Music in Silence)
Fotografia: Antonio Navarro-Wijkmark | Jakie Hopfinger
Ekoizpena eta kudeaketa: Cane (N. Canela)
Hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, ICEC-Generalitat de Catalunya, INAEM
Max sari bat Koreografia Onenaren kategorian Erritu-rengatik 2019an
COMPAÑÍA SHARON FRIDMAN | 147 abrazos
147 abrazos pieza laburra Dosis de paraíso dantza-lanaren atal bat da, eta bere sorburua bi pertsonen arteko maitasuna eta harremana tratatzeko beharrizana da. Giza harremanen bilakaera eta haien arteko harmonia lortzeko dauden aukerak inspirazio iturri eta esplorazio lurralde izaten jarraitzen dute Sharon Fridmanen konpainiarentzat.
Lan honen gakoa errepikapena da: haren bidez ziklo baten barruan doa garatzen egoera baten eraldaketa. Errepikapenak kontzientzia sakrifikatu eta ezegonkortasuna sortzen duen kadentziara eramaten du. Harreman batean dabilen mugimendua beharrizan batetik sortzen da eta gogobetetasuna eskatzen dio besteari. Ekintza bat, keinu bat, errepikatuz ibilbide bat finkatzen dugu, eta soilik mugimendu hori muturreraino errepikatuz banatu ahalko dugu bidea beste leku batera joateko.
Duo honetan harreman bateko konplexutasunean sartzen gara, bere inkontzientziarekin eta bere argitasunarekin. Errepikapenak lerroak sortzen ditu espazioan, dependentziatik konfiantzarantz doazen bideak, bakardadeari diogun beldurretik elkartzerantz, hutsari diogunetik paradisura.
Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman
Dantzariak: Melania Olcina eta Maite Larrañeta
Jatorrizko musika: Idan Shimoni eta Ofer Smilansky
Jantzien diseinua: Mizo, by Inbal Ben Zaken
Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso
Fotografia: Kinerama / Juan David Cortés eta Santiago Farizano
Ekoizpena eta banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management)
Hauen babesarekin: Auditorio de Tenerife, Comunidad de Madrid INAEM.
Lehen saria eskuratu zuen Burgos – Nueva York 2020 festibalean
Bigarren saria Hannoverreko 34. lehiaketa koreografikoan.
FRANTICS Dance Company | Space
Space Frantics-ek inkontzientera egindako bidaia da.
Lan hau zuzenean murgiltzen da interpreteen istorio sakonenetan, gertakizun jario etengabe baten erdian. Pentsamenduak kolapsatu eta izoztu egiten dira, luzatu eta azeleratzen dira, beren burua suntsitu eta berreraikitzen dute. Ikuslea interpreteen istorioaren lekuko da, eta behatu egingo du kontakizun horren bilakaera, istorioa fisika bakun, energetiko eta delikatu batekin fusionatzen den bitartean.
Koreografia eta kontzeptua: Frantics Dance Company
Dantzariak: Carlos Aller, Marco Di Nardo, Diego de la Rosa, Juan Tirado
Musika: Juan Tirado
Argien diseinua: Giannis Likos assisted by Marco di Nardo
Argiak giran: Alice Biemann
Relaciones internacionales: Dusana Baltic, Katherina Vasiliadis
Laguntza: Dance Days Chania, Embassy of Germany in Athens, Sophiensaele, Theater Strahl Berlin
Urriak 29, 20:00etan
Edificio Ensanche
DANTZA
Sarrera doan bete arte


