Project Description

DINIS MACHADO

Portugal

“Consubstantiation”

Consubstantiation, lana queer delakotik haragoko performancea da eta genero kontuei ekiten die. Koreografoa sexu eta genero identitateen iruditeriarekin eta in-betweenness edo tarteko egoeraren ideiarekin jolasten da.

Jatorrizko musika: Birt Berglund (SE)
Irrati-antzerki soinua: Eva Staaf (SE)
Ahotsak: Rachel Tess (SE/US), Mariana Suikkanen Gomes (SE/BR) y Dinis Machado
Haurdunaldi-esperientzien testigantzak: Elisabete Finger (BR/DE) eta Hanna Kangassalo (SE/FI)
Karta astrologikoen irakurketa: Irina Ponieman (AR)
Kanpo-begirada: Vicky Malin (UK), Jorge Gonçalves (PT/DE), Kate Marsh (UK), Mandi Tiukkanen (SE/FI)
Egun bateko kanpo-begirada: Catherine Hofmann (UK), Gareth Cutter (UK), Flora Wesllesley Wesley (UK)
Ekoizpena: BARCO (SE)
Ekoizle kideak: Weld (Stockholm, SE), METAL (Peterborough, UK), Dance4 (Nottingham, UK) eta CND – Centre National de la Danse (París, FR)
Sorkuntza-egonaldiak: PACT Zollverein (DE), O Espaço de Tempo (PT), METAL (Peterborough, UK), Dance4 (Nottingham, UK), Vitlycke – Centre for Performing Arts (SE), MARC (SE), Weld (SE), CND – Centre National de la Danse (FR) eta Mira Artes Performativas (PT) | Hauen babesarekin: Kulturrådet (SE), Konstnärsnämnden (SE), Stockholmstad (SE) eta Arts Council England (UK)

Definituak izan baino arinago, sexualtasuna, generoa eta identitatea lurralde ezezagunak izan ziren, eta kontzeptuok auzitan jartzea izan zen ideia bat eratzekotan zegoen sentimenduaren oinarrian. Ordea, zer gertatzen da gaur, kontzeptuak estereotipo edo ekintza eta hitz arbitrarioen metaketa bihurtzen direnean? Badirudienean queer eta drag nozioek azaleko plano batean ezarritako definizio estetikoaren pisua baino ez daramatela?

Oraingo honetan Dinis Machado, fikziozkoa denaren eta gorputz-lengoaien aurrean daraman bere lan-ildoari jarraituz, queer-drag performance batekin agertzen zaigu, genero-bitasunen eta sexu-identitateen artean fluktuatuz. Argi eklektikoak dituen pieza dirudien arren, Machado genero bien arteko egoeraren iruditeria sortzeko desplazatzen da, sexualtasunaren eta haren gauzatzearen artean: genero objektibotasunerantz hurbiltzen den giza gorputz bat da.

Genero anbiguotasuna indartzearren objektualtasun jarrera hartzeko bide horretan, performerrak bertan behera uzten du beraren objektibotasuna, eta muntaketa baten menpe jartzen da, non argiztapena eta ‘habitatzea’ mozorro distiratsuak janzten dituen gorputz tenkatu baten mesedetan jartzen diren.

Machadok proposatutako koreografia garaikidea gorputzen geometriarekin jolasten da zenbait gai konkretutatik abiatuta. Bere koreografia mugimendu-patroi harrigarriz beteta dago eta pop kantekin hornitua dator aurretiaz ezarritako identitate-narratibak hausteko.

Irailak 26, 20:00etan

Irailak 27, 19:00etan

La FuNdicIOn

DANTZA

Sarreren salmenta