Olatz Gonzalez Abrisketa
Konferentzia: Gorputz desplazatuak

Olatz González Abrisketak (Bilbo, 1973) Antropologia Soziala irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, proiektu audiobisualak, argitalpenak, arte-erakusketak, hitzaldiak, ikerketak… egin ditu.

2005ean Pelota Vasca: un ritual, una estética publikatu zuen eta liburua 2012an ingelesez argitaratu zuen Nevadako Center for Basque Studies-ek. 2013an AIBR erakundeak Iberoamerikar Antropologia alorreko artikulu onenari emandako lehen saria lortu zuen Cuerpos desplazados: género, deporte, y protagonismo cultural en la plaza vasca izeneko artikuluarekin.

Ikus-entzunezkoen alorrean, 2007an egin zuen bere metraje luzeko lehen dokumentala –Jørgen Leth on Haiti (52’)– Danish Film Institute-k editatu zuen 2010ean eta Europako jaialdi batzuetan proiektatu da.

Hona hemen esandako arloan nabarmentzekoak diren beste lan batzuk: Carmen (2011), zeinak metraje laburreko film onenaren saria eskuratu zuen Asociación Americana de Antropología (AAA) eta Society for Visual Anthropology direlakoen jaialdian, eta 2015eko udagoienean estreinatu zen Pelota II –Jørgen Leth daniar zinemagilearekin batera zuzendua–. Aspaldion beste lan baten hastapenetan dago, elkartasun-sare maskulinoak eta onarpen soziala ikertzen.

MONOGRAFIKOA

-rekin lankidetzan

Sra. Polaroiska
HD Bideoa 5′ 05”: Pilota Girls 

Aldaketa bizian dagoen mundu batean girotuta, auzitan jartzen dira estereotipoak Pilota Girls izeneko piezan, keinu metaforiko, ausart eta subertsiboa erabiliz eta protesta bat eszenaratuz.

Artistek bideoklipen eta zinearen lengoaia baliatzen dituzte eta aurrez aurre ekiten diote bertoko testuinguruari, bai pilota jokoaren bidez bai Bilboko kaleetan egindako girotzearen bidez. Ikus-entzunezko produktu honen izenburuak berak azpimarratzen du globalaren eta bertokoaren arteko dialogo hori: Pilota Girls. Pilotako neska hauek mundu glokal bat marraztuko digute, sistemaren kontrako performancea banku-erakundez eta erakusleiho handiz jositako testuinguru kaletar batean kokatuz. Bilbo 2012.

Zuzendaritza eta gidoia: Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe
Aktorea: Patricia Espinar
Argazki zuzendaria: Gaizka Borgeaud
Muntaketa: Alaitz Arenzana
Zuzendari artistikoa: Guillermo Llaguno
Soinu-banda: Ibon Aguirre
Ahotsa: Maria Ibarretxe
Soinua: Ibon Aguirre
Ekoizpen burua: David Aldai
Ekoizpen laguntzailea: Jorge Lastra

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak diruz lagundua Ikusizko Arteen ekoizpenerako alorrean

Lehen Ertibil saria 2012

Lasala dantza konpainia Euskadi
Lauesku

Lauesku lanak barne-gogoetara gonbidatzen gaitu: zergatik men egin naturaltasun osoz eta otzantasunez ezartzen dizkiguten arau, ohitura, erregela eta inposizioei? Zergatik ontzat eman aurretik erabakitako konponbideak eta erantzunak?

Arriskatzen garen zirkunstantziei eta haien ondorioei erantzunen bat eman nahian, etsipena eta enfrentamendua ikertzen ditu konpainiaren hizkera koreografikoak. Pilota partida baten bidez hainbat egoera azalduko dira, jokoaren arauak auzitan jarriz eta aurretiaz ezarritakoari lehentasuna ebatsiz.

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Interpreteak: Jaiotz Osa, Carla Diego, Garazi Etxaburu
Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
Argien diseinua: Gabriel Punzo
Jantziak: Eider Ezenarro
Fotografia eta bideoa: Diego Hernández
Diseinu grafikoa: Diego Hernández

Lasala Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainia dugu, eta bertan elkartzen dira dantza eta argazkigintza alorretako artista batzuk.  Ekipoaren nahi eta kezkak jaso eta haiei ekiteko arakatze etengabean zentratzen da konpainia, hizkera fisiko eta gaurko estetika baten bilaketan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzaguneak egonaldi artistikoa eman zion konpainiari Sortutakoak programan, eta beste egonaldi artistiko batzuk egin ditu Bergerie de Soffin Alfred Alerten (Frantzia) eta Centro Coreográfico La Gomera delakoan (Espainia).  2014an Lasala konpainia hautatua izan zen Red Acieloabierto delako lehen zirkuituan.