TAIAT DANSA
Valentziar Erkidegoa
“Dance Generation”
Komunitate-dantza proiektu bat: denentzako dantza
TAILERRA: abenduaren 9, 10 eta 11an, 16:00etatik 19:30etara
Dance Generation proiektuak 25 bat interpreteren enkontru bat proposatzen du, parte-hartzaileek edozein adinetakoak izanda (hamar urtetik hasita eta adin mugarik gabe). Hainbat jatorritako 25 parte-hartzaileek Taiat Dansako Meritxell Barberà eta Inma García koreografoekin lan egingo dute, erlazio batzuk jokoan jarriz –iraganaren eta orainaren artekoa, memoriaren eta ekintzaren artekoa, larrialdiaren eta eskarmentuaren artekoa–, eta, nazioarteko topaketa honen fruitu, belaunaldien arteko lan koreografikoa eskainiko diote publikoari.
Esperientzia koreografiko honek proposatzen du kontu pare bat auzitan jartzea: gorputzak denboran zehar izaten duen bilakaera eta gure gizarteak norbanakoak itxuraz, adinaz eta interesez banatzeko duen joera. Ezinbestean mugaz gaindikoa izango da gaurko mihise artistiko aktibo hau, eta zenbait adinetako amateurrek beren ekarpena egingo diote.
Dance Generation proiektuak dantza garaikidearen praktika, sorkuntza eta historiaren inguruan sentsibilizatu nahi du publikoa. Xede horien aldeko apustua egin eta haiek bultzatu nahi ditu.
Koreografo bien aburuz, esandako ezaugarriak dituen nazioarteko proiektu batek desafio bat dakar dantzaren eta, oro har, artearen egitura konbentzionalenen aurrean, dinamika berrietaranzko irekiera beharrezkoa eraginez, sormen-prozesuak ulertu, partekatu eta gozatzeko.
Meritxell Barberà e Inma García
Valentzia hirian titulatu ziren Dantza Klasikoan eta Garaikidean, eta beren konpainia –Taiat Dansa– fundatu zuten 2003an. Harrezkeroztik, Espainiako, Kataluniako eta Euskal Herriko zenbait leku eta jaialditan aurkeztu dituzte beren lanak: Dansa València, Mercat de les Flors (Bartzelona), Cuarta Pared (Madril), La Casa Encendida (Madril), Festival Internacional Masdanza eta Teatro Guimerá (Kanariar uharteak), Teatro Central (Sevilla), Gaiarre antzokia (Iruñea), Festival Periferias (Huesca), Festival Alter-Arte (Murtzia).
Museo-guneetan, beren lanak lan pedagogiko batekin batera ematen dira, eta zentro hauetan aurkeztu dira: Valentziako IVAM eta MuVIM, Bartzelonako MACBA (Museu d’Art Contemporani de Barcelona), Museum of the City of New York, Zaragozako IAACC Pablo Serrano, Sevillako CAAC (Centro Andaluz de Arte Contemporáneo), Malagako CAC (Centro de Arte Contemporáneo), Bilboko Guggenheim museoa edota Gasteizko Artium museoa. Nazioartean, Frantzia, Alemania, Suitza, Erresuma Batua eta AEBetan aurkeztu dituzte beren lanak.
-rekin lankidetzan
Abenduak 12, 19:00etan
Bizkaia Aretoa UPV-EHU
DANTZA
Sarrera dohain
