Project Description

ROCIO MOLINA

Sevilla

“Impulso”

GITARRAREN INGURUKO LANA
Impulso ez da ikuskizun bat. Impulsoinprobisazio bat da, performance bat, Rocío Molinak ikusleriari irekitzen dion laborategia; work-in-progress bat; ikuskizun berri bat sortu aurretiko ikerketa mota bat; sortze-prozesuan integratutako etapa bat. Museo batean, Itsasoaren edo ibai baten ertzean, parke batean edota eliza batean inprobisatuz, Rocíok bide berri eta ezezagunak, mugimendu berriak, esploratzen ditu. Esandako guztia sortzen da testuinguru bereziei eta ikusleekiko harreman berrituari esker.

Esperimentuak elkartrukatze artistikotik elikatzen dira. Horrela izanik, Rocíoren laborategi ibiltariak hainbat diziplinatatik etorritako beste artista batzuk errezibitzen ditu.

La Fundición aretoak Bilbon antolatzen duen Dantzaldia jaialdiaren gonbidapen bati erantzun dio Rocío Molinak, eta Impulsohonek dantza eta gitarraren arteko erlazioa izango du ardatz. Estudio honetan Rocíok bere dantzaren eta musikaren gaineko bultzadan zentratutako da 2020an estreinatuko den behin-betiko piezari begira.

Dantza: Rocío Molina
Gitarra: Dani de Morón
Gitarra: Eduardo Trassierra
Zuzendaritza teknikoa-argiztapena: Antonio Serrano
Soinua: Javier Álvarez
Ekoizpena: Magdalena Escoriza
Zuzendaritza exekutiboa: Loïc Bastos

ROCÍO MOLINA

Rocío Molina koreografo eta bailaoraikonoklastak (Malaga, 1984) bere hizkera propioa sortu eta finkatu du, flamenkoaren tradizio berrasmatuan bermatuta, haren esentziak errespetatuz eta abangoardiak besarkatuz.

Espainiako Dantza Sari Nazionala 2010. urtean, Dantzari Garaikiderik Onena saria (2019),  Dance National British Awards-en Sari berezia (2016) eta zenbait Max sari dauzka: Dantza ikuskizunik onena, Grito Pelao lanarengatik(2019); Dantza interpreterik onena eta Koreografiarik Onena, Caída del cielo lanarengatik(2017) eta Koreografiarik Onena,  Bosque Ardora lanarengatik(2015).

Espainiar artisten artean Molina dugu nazioarteko proiekzio handienetariko bat. Bere piezak –Entre paredes, El eterno retorno, Turquesa como el limón, Almario, Por el decir de la gente, Oro viejo, Cuando las piedras vuelen, Vinática,Danzaora y Vinática, Afectos,Bosque Ardora, Caída del cielo, Grito pelao–mundu osoko agertoki garrantzitsuenetan ikusi dira (Festival d’Avignon; Barbican Center-Londres; Bunkamura-Tokyo; Esplanade-Singapur; City Center-New York; Teatro Español-Madril; Taiwango Antzoki Nazionala, etab.) eta gertakizun eszeniko bakantzat jotzen dituzte bai kritikak bai ikusleek. Molinaren piezetan birtuosismo teknikoa, ikerketa formala eta edertasun bisuala elkartzen dira. Rocío Molina artista kidetua da Parisko Chaillot, Théâtre National de la Danse-n.

Sala BBK
-rekin lankidetzan

Azaroak 3, 20:00etan

BBK Aretoa

FLAMENKOA

Sarreren salmenta