Project Description

OLIVIER DUBOIS

Paris

“Pour sortir au jour”

Bere lehen koreografia sinatu eta hamabi urtera, Olivier Dubois-ek berriz bisitatzen ditu bere ibilbidearen hasieratik parte hartu duen hirurogei ikuskizunetariko batzuk.

Solo faltsu honetan (oso lagunduta dago ikusleen aldetik) hainbat konturi ekiten dio: artistak bere obrarekiko jasaten dituen irenstea, metamorfosia eta sumisioa. Antzinako Egiptoko Hilen liburuan inspiraturik, bere “erraien”, historiaren, gorputzaren… disekzioa egiten du eta deklarazio pasionatua egiten dio dantzari, harenganantz eskuzabaltasun zoro eta akigarri batez joanez.

«Nire baitan gordetzen ditut zientoka mugimendu, keinu, posizio, asmo, sentimendu, izerdi eta odol litro, ehunka zauri eta orbain, poz eta pena pilo bat. Eta zer geratzen da horretaz guztiaz?, zer gogoratzen dut?, noraino eroan nazake neure gorputzaren memoriak?, nire interprete-gorputzaren zein zatik hitz egin ahal du artearen historiaz? Bai, interpretazioaren historia milioika gorputzen historiez osatzen da.

Artelantzat jo ote genitzake interpreteak, geure gorputzek interpretazioaren –eta kasu honetan, dantzaren– haragiari eusten diotelako? Eta horrela balitz, zenbat balio du horrek?, zenbat balio du arteari emandako dedikazio oso batek? Ez diogu orain itaun horiei erantzunik emango, baina beste pauso bat emango dugu elkarrekin… Jolas bat proposatzen du, epaiketa bat bezalakoa…Prest? Hasiko gara!!!»

Sorkuntza eta interpretazioa: Olivier Dubois

Ekoizpena: COD – Compagnie Olivier Dubois
Ekoizpen kidea: Festival Breaking Walls / Kairo
Olivier Dubois artista kidetua da CENTQUATRE-n – Paris
CODk – Compagnie Olivier Duboisek erakunde honen laguntza jasotzen du: Ministère de la Culture – Direction générale de la création artistique – délégation à la Danse.

Olivier Dubois frantziar dantzari eta koreografoa da. 2011n Dance Europe aldizkariak munduko 25 dantzari onenen artean aipatu zuen. 1999an bere lehendabiziko soloa sinatu zuen: Under cover. Dubois interprete izan da hainbat koreografo eta zuzendariren sorkuntzetan, hala nola Jan Fabre, Sasha Waltz, Angelin Preljocaj, Charles Cre-Ange, Cirque du Soleil, Dominique Boivin.

2005etik bere ikuskizunek arrakasta handia daukate: Feroces (2005), Christine Cordayrekin sortua; Pour tout l’or du monde… (2006); Faune(s) (2008), Vaslav Nijinskiren L’après-midi d’un faune-n inspiratua.

Offenbachen La Périchole kooreografiatu zuen (2009) Bérangère Jannellek zuzendutako Lille, Nantes eta Limogeseko obretarako, eta gero Spectre (2010)eta L’homme de l’Atlantique (2010), Frank Sinatraren musika daraman pas à deux bat. 2009 antrilogia batean hasi zen lanean: Étude critique pour un trampe l’œil. Haren zatiak Révolution (2009), Rouge soloa (2011) eta Tragédie (2012) dira.

Gero, sorkuntza batzuei ekin zien The Spring Festivalaren inguruan, eta haietariko lehena Prêt à baiser Sacre # 1 deitzen da. 2011n, Envers et face à tous estreinatu zuen 120 interprete amateurrekin. Élégie Marseillako Ballet Nazionalerako sortu zuen Marseilla 2013 Europar Kultur Hiriburutzaren markoan, eta urte berean koreograforik onena izendatu zuen Danza & Danza aldizkariak Tragédie eta Élégi elanengatik. 2015ean Mon élue noireSacre # 2–Germaine Acogny dantzariarentzat egina–eta Les Mémoires d’un seigneur aurkeztu zituen.

2016an Auguri sortu zuen 22 dantzarirekin eta Hamburgoko Nazioarteko Jaialdirako. Sari asko jaso ditu, eta haien artean daude Frantziar Kritikaren Batasunak Ibilbide Profesionalari emandakoa (2007), Europako Lorategia saria (Viena,2008). Parisko Centre National de la Danse delakoak atzera begirako bat eskaini zion 2009an, eta han L’Interprète dévisagé interpretatu zuen.

Azkuna Zentroa
-rekin lankidetzan

Urriak 28, 19:30etan

Azkuna Zentroa

DANTZA

Sarreren salmenta