Mumusic Circus2018-08-15T17:55:33+00:00

Project Description

MUMUSIC CIRCUS

Bartzelona

“Amigoo”

Zirkua-Dantza-Antzerkia-Musika zuzenean

Emakume baten eta gizon baten bizitzetako zati bat da. Bien arteko zirkua. Intimitate zatitxoak, bakoitzak daukan txoko sakonenerantz eta zintzoenerantz doan zeharkaldi batean, keinuek eta musikak lagunduta. Bien artean ehuntzen dute poesiaz eta konplizitatez egindako mundu irreal bat, planeta honetanbakardadea giza kondizioa delako mitoa itsuki apurtu nahian.

Dantza eta akrobazia artean, eztanda egiten dute eldarnio eta disparate momentuek: horiexek dira beren barne-zirkua.

Barrutik kanporantz, arau barik, ezarritako formak eta teknikak gaindituz. Beti emozioaren eremu-
tik abiatuta. Zirku pertsonal honek mugimendu, akrobazia, musika eta geure gorputz zein objektuen manipulazioaren bidez zundatzen eta arakatzen du. Oreka | Hartu-emana | Gorputzak | Akordea

Kontrabaxua da partekatzen dugun unibertsoaren objektu protagonista, bera da gure elkargunea. Gainditu egiten du ezarrita duen kondizio estatikoa. Haren posibilitate guztiak esploratzen ditugu.Buelta ematen diogu ezarritako errealitate orori.

Sorkuntza, zuzendaritza, konposizioa eta interpretazioa: Marçal Calvet, Clara Poch
Argazkiak: Gerard Riera

Azaroak 17, 19:00etan

Guggenheim Bilbao Museoa

Sarreren salmenta