Project Description

METAMORPHOSIS

IRATXE ANSA & IGOR BACOVICH

Madril-Euskadi

“Al desnudo”

Dantza Sari Nazionala 2020 Interpretazio modalitatean

Gure koreografo eta dantzarietan, Iratxe Ansa da nazioarteko maila handienetariko bat. Hogei urte baino gehiagotan trebatu da munduko dantza garaikideko konpainia txalotuenetan, hala nola Nederlands Dance Theatren, Basel Balleten edota Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean, Nacho Duatoren zuzendaritzapean. 2019an Igor Bacovichekin batera fundatu zuen Metamorphosis Dance konpainia, non eskarmentua, grina eta sortzaile biek dantza ulertzeko duten era zorrotza elkartzen baitira. Ansa eta Bacovichen lana beti da exijentzia handikoa eta muturreraino fisiko eta birtuosoa, eta inoiz baino gehiago gauzatzen da beren azken sorkuntza berezian, Al desnudo izenekoan.

Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
Artista bisula: Danilo Moroni
Musika: Philip Glass, Johan Wieslander
Musika-moldaketak: Miguel Angel Burgos
Argiak: Danilo Moroni
Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich eta Danilo Moroni
Jantziak: Carmen Granell
Testua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
Ahotsa: Aia Kruse Goenaga
Ekoizpen ekipoa: Spectare

Metamorphosis Danceren proiektu berri honek bi artista hauen sorkuntza-prozesuaren zutabeak erakusten dizkie ikusleei. Bikotearen lanabes sortzaileetara hurbiltzen den dantza garaikideko ikuskizuna da, Danilo Moroni artista bisualaren laguntzarekin egina. ‘Biluzte’ artistiko honetan Metamorphosis Danceren hizkera koreografikoaren arauak irakur daitezke. Xede horri begira, mugimendu-intentsitate batzuen artean mugitzen da pieza, eta intentsitate horiek pixkanaka gauzatzen dira bi artisten gorputzetan.

Al desnudo ikuskizun zorrotz eta dinamikoa da, musika eta mugimendua jariotasunez elkartzen dituena. Kontrasteen jolas batean, hasierako sentsualitateakPhilipp Glassen erritmoan dabilen bikote klasiko baten bidez gauzatua– dantza fisiko eta esplizitu bati irekitzen dio bidea apurka-apurka, Johan Wieslander-en konposizioek gidatuta. Danilo Moroni argi-artisauaren argiztapena Al desnudo-ren interpreteak bezainprotagonista da. Piezak aurrera egin ahala, bizi-naturalismoa jabetzen da eszenatokiaz, eta ikusleak in crescendo etengabe batean bilduta sentitzen dira.

Laguntza

Barakaldo Antzokia

Urriak 1, 20:00etan

Barakaldo Antzokia

DANTZA

Sarreren salmenta