FLAMENKO MASTERCLASSa

Marco Flores

Dantza Eskola Aresti Landa

Informazioa eta izen-ematea:
Dantza Eskola Andoni Aresti Landa
Telefonoa: 944649152 – 617315738

 
María Martín eta Dantza Eskola Andoni Aresti Landarekin lankidetzan

Marco Flores
Marco Floresek 1999an ekin zion bere ibilbideari, konpainia garrantzitsu batzuekin kolaboratuz: Sara Baras, Mercedes Ruiz, Rafaela Carrasco, Miguel Ángel Berna… 2003 eta 2010a bitartean Manuel Liñán, Olga Pericet eta Daniel Doña koreografoekin garatu zuen bere jardun profesionala. Haiekin zazpi produkzio burutu zituen, eta haien artean Chanta La Muiizenekoa nabarmentzen da. Proiektu horrekin erreferentziazko sortzaile bezala sendotu ziren espainiar dantza-panoraman.

2010etik aurrera bere konpainia propioa sortu zuen, eta harrezkeroztik zortzi dantza-lan sortu ditu: DeFlamencas(2010), Tránsito(2012), Laberíntica(2014), Paso a Dos(2015), Entrar al Juego(2016), Fase Alterna(2017), Extracto Abierto(2018) eta Extrema(2018). Marco Flores konpainia Espainiako zein nazioarteko jaialdi eta antzoki prestigiodunenetan aurkeztu da.

Floresek eskuratu dituen bederatzi sariak bere karrera sendoaren berme dira: Flamenko Sari Nazionala, Kritika Espezializatuaren Saria Jerezeko jaialdian, eta RNEk emandako El Ojo Crítico de Danza saria (2018), besteak beste. Dantza eta flamenko konpainia garrantzitsu batzuentzat ere koreografiatu du, haien artean Espainiako Ballet Nazionala nabarmentzen delarik.

2019ko amaiera aldera estreinatuko du bere hurrengo ikuskizuna, Rayuela, Francisco Lópezen zuzendaritzapean, konpainiaren 10. urtemuga eta bere ibilbide profesionalaren 20.a ospatzeko.

Dantza Eskola Aresti Landa-rekin lankidetzan

Azaroak 24, 12:30etatik 14:00etara

Dantza Eskola Aresti Landa

FLAMENKO MASTERCLASSa