JESÚS RUBIO GAMO

Madril

“Acciones Sencillas”

Izendapena Kritika Katalanaren sarietan (Koreografia Onena 2021)
Izendapena MAX sarietan (Argiztapen Diseinu Onena 2022)

Bat betidanik mugitzen da, mugitzen jaiotzen da. Beste gorputz batzuk mugitzen ikusten ditu eta ikusitako mugimenduok daukaten sentsazioa ulertzen ikasten du. Bat dabil, eta berak baino lehen oinez ikasi zuenaren sentsazioa sentitzen du, lehenagotik imajinatzen zuena. Batek biratzen ikasten du biratzen duenari darion energia antzematen duelako. Batek salto egiten du, batek jausi, batek ukitu, batek besarkatu, txirikordatu egiten da… Batek txori bat ikusi eta hegaldian txoriak sentitzen duena imajinatu dezake. Baina batek ezin du hegan egin. Batek lehenengo aldietan dantzatzen du, oraindik jakin gabe egiten duenak izen bat daukala. Gero, modu miresgarrietan mugitzen den jendea ikusten du. Badirudi hegan egiten dutela, badirudi biraka dabiltzala etengabe, badirudi besoak diruditen hankak dituztela… Galdera: zer da hori? Erantzun diote dantzan ari direla. Eta orduan badaki berak ere dantza egin nahi duela, beste gorputz horiek sentitzen dutena sentitzen baitu, baina are gehiago sentitu nahi du, muga horietan zer ote dagoen sentitu behar du. Hortxe hasten da bidea…

Ideia, koreografia eta zuzendaritza: Jesús Rubio Gamo
Dantzariak: Eva Alonso, Olaia Valle, Aratza Iglesias, Raúl Pulido, Diego Pazó
Ahotsa, musika eta palmak: Blanca Paloma, Desiré Paredes eta Paz de Manuel
Musika-konposizioa: José Pablo Polo
Argiztapen-diseinua: Carlos Marquerie
Jantzien diseinua: Naldi Fernandes eta Sabina González
Ekoizpena: Eugenio Molina
Argazkiak: Javier Echanove
Zuzendari laguntzailea: Alicia Cabrera eta Alejandra Agudo
Kanpo-begirada: Elena Córdoba
Ordezko dantzariak: Clara Pampyn, Alberto Alonso
Ekoizle kideak: Conde Duque Madrid Kultura Garaikiderako Zentroa, GREC Bartzelonako jaialdia eta Romaeuropa jaialdia

Jesús Rubio Gamo (Madril, 1982) dantzari eta koreografo independentea da, eta bere sorkuntzak egiten ditu 2008tik. Ballet klasikoa, dantza garaikidea, antzerkia eta literatura ikasi zituen Arte Dramatikoko Errege Eskolan (RESAD), Mariemma Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean (RCPDM) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. MAE-AECID (2005-2007) beka jaso zuen London Contemporary Dance School-en (The Place) Koreografia Masterra egiteko. “Bereizkuntza” graduarekin amaitu zen, eta Praktika Eszenikoan eta Ikusizko Kulturan Masterra egin zuen UAHn, Reina Sofia Arte Museo Nazionalarekin lankidetzan.

Besteak beste, bere piezak jaialdi hauetan erakutsi dira: Chantiers d’Europe, Théâtre de la Ville de Paris, Brandhaarden Jaialdia, International Theatre Amsterdam, Suediako Dantza Sare Nazionala, Eszena Garaikidea (Madril), Dantza Eszenara (Espainiako Antzerkien Sare Nazionala), Limako Arte Eszenikoen Jaialdia, Les Plateaux (La Briqueterie, Paris), ARC for Dance (Atenas), Greenwich and Docklands International Festival (Londres), Birmingham International Dance Festival, Hay Festival (Arequipa) eta Festival RomaEuropa.

Jesús Rubio Gamo bi urtez jarraian (2017an eta 2018an) hautatu zuen Red de Danza Aerowaves delako erakundeak Europako egungo hogei koreografo gazte nabarmenetakotzat.

2020an, Espainiako Irrati Nazionalak Begi Kritikoa Saria eman zion dantza-modalitatean. Epaimahaiak baloratu zuen “konposizio koreografikoaren artisau-ikuspegia, bai barne-proiektuetan hitza dantzarazteko orduan bai talde handien orkestrazioan, zeinetan egitura eta interpreteen indibidualtasuna elkartzen diren”.

Bere piezen artean Gran Bolero hamabi dantzarirentzako koreografia nabarmentzen da. Madrilgo eta Bartzelonako seina dantzaritarako pieza hau Teatros del Canal eta Mercat de les Flors-ek koproduzitua izan zen. 2019an Kataluniako Arte Eszenikoen Butaca Sarietan Dantza Muntaketa Onenaren Saria jaso zuen, eta 2020ko Dantza Ikuskizun Onenaren MAX Saria.

Con la colaboración de

Azaroak 18, 20:00etan

Barakaldo Antzokia

Dantzariak: Eva Alonso, Olaia Valle, Natalia Fernandes, Raúl Pulido, Diego Pazó