Jérôme Bel2018-08-15T17:37:50+00:00

Project Description

JÉRÔME BEL

París

“Jérôme Bel”

Jérôme Belen esanetan, «Jérôme Bel-ekin saiatzen naiz “literaturaren zero gradua” moduko bat aurkitzen, baina dantzaren alorrean. Gauza bi saihestu nahi nituen: gorputz erotikoa eta gorputz gihartsu perfektua, gerlariek dutenaren antzekoa dena. Gure kultura osoan, ez bakarrik dantzaren alorrean, sexua eta boterea dira gorputzaren bi irudikapen nagusiak, bera delako dantzarako lanabes nagusia, eta haren ohiko zeinuak erauzten dizkiote». Egitura artistikoa eratzen duten gorputz-mezu kodifikatu txikienetan, ia ikusezinak diren haietan, zentratzen da Jérôme Bel.

Gérald Siegmund Ballet international-en, Tanz aktuell, 1997ko apirila

Jérôme Belen pieza bat
Estreinaldia: Brusela, 1995eko irailean, Bellones-Brigittines jaialdian

Interpretazioa: Eric Affergan, Claire Haenni, Yaïr Barelli, Michèle Bargues, Frédéric Seguette
Ekoizpena: R. B. Jérôme Bel (Paris)
Eskerronak: D.C.A. eta La Ménagerie de Verre
B. Jérôme Bel: Batzorde Artistikoa eta Zuzendaritza Exekutiboa: Rebecca Lee
Administrazioa: Sandro Grando
B. Jérôme Bel dantza konpainiak erakunde hauen laguntza dauka:
Direction régionale des affaires culturelles d’Île-de-France – Ministère de la Culture et de la Communication; Institut Français – Ministère des Affaires Etrangères (atzerriko biretan); ONDA – Office National de Diffusion Artistique (Frantzia barruko biretan)

Jérôme Belen lanak ikuspuntu performatibo berriak eskaintzeaz gain, abian jartzen du auzi antropologikoekin berriz elkartzearen aukera. Parisko Bastille antzokian eta Berlingo Sophiensälen ikusi genuen Jérôme Bel hark beren literaltasun hutsean tratatzen ditu gorputza, argia eta musika, dantzari aplikatzen dion manifestu minimalista batean bezala. Ikuskizun honek gorputzaren eszenaratzea planteatzen du, bere sinpletasunik erabatekoenean eta bere funtzionaltasun objektiboan. Horrela izanik, bazterrean uzten du bai dantzariek bai ikusleek afektiboki interpretatzeko egin lezaketen edozein saialdi. Dispositibo koreografikoan bermatuta, sinpletasun horrek gure begien aurrean aurkezten eta errebelatzen denaren irakurketa kritikoa ahalbidetzen du. Horrek irakurketa-aukera asko ireki eta pieza hau 90etako ikono moduko bat bihurtu du.

Alain Buffard, Berlin, 1999ko apirilaren 22ª

Urriak 4, 20:00etan 

Azkuna Zentroa

DANTZA

Sarreren salmenta