Project Description

Liburuaren aurkezpena

Jemima Cano

Consejos prácticos para gestionar danza

Dantza kudeatzeko aholku praktikoak Espacio Punto de Fugak sortutako argitalpen bat da, Jemima Canok koordinatuta. Liburuak dantza-arlo profesionaletako emakume aditu batzuen aholku praktikoak jasotzen ditu: Ines Delgado, Ainara Legardon, Rocio Pindado, Ana Lopez, Sarah Macguire, Raquel Madrid, Bertha Bermudez, Mercedes L. Caballero, Beatriu Daniel eta Rosa Fernandezenak hain zuzen ere. Administrazioa, banaketa, komunikazioa edota egile-eskubideak bezalako gaiak zehaztasunez landuta daude, arlo horietan jarduten duten pertsonen apaltasunetik eta praktikotasunetik.

Bilboko Espacio Punto de Fuga dantzarako gune bat da. Prestakuntza, egoitzak eta topagunerako leku bat eskaintzeaz gain, baliabideak eta jakintzak ere eskaintzen dizkie sektoreari, konpainiei eta mugimendu-arteetan interesa duen ikusleriari.

Aurkezlea: Jemima Cano. Kultur Kudeatzailea eta edizioaren koordinatzailea.

Laguntza
Espacio Punto de Fuga

Azaroak 4, 19:00etan

La FuNdicIOn

LIBURUAREN AURKEZPENA

Sarrera doan bete arte