INSTITUTO STOCOS – Muriel Romero y Pablo Palacio

Madril

“Oecumene”

Oecumene lanak dantza, musika elektroakustikoa eta argi interaktiboa konbinatzen ditu. Gizakiak munduan duen tokiari buruz hausnartzen du, teknologiaren bidez hedatutako zentzumenekin, jatorri geografikoaren eta jatorrizko nortasun kulturalaren mugetatik harago.

Oecumene terminoa kosmopolisaren ideal alexandrarretik dator: ideal hura emakume eta gizon libreen jabetza komun gisa sortutako mundua zen, gizaki haien jatorri geografikoa eta nortasun kulturala edozein izanda ere. Emakume dantzari baterako pieza honen kontzeptuak hiru dimentsioko murgiltze-soinua dauka. Argiz eta hizkuntza nahiz leku askotatik datozen fonemez osatutako unibertso batean jarduten du dantzariak, elementu horiekin elkarrekin jardunez.
Etengabe aldatzen ari den soinu-tapiz unibertsal horrekin erlazionatzen den dantzaren adierazpen-balioen garapenak bizi garen munduaren sinkretismo transkulturala islatzen duen organismo gisa funtzionatzen du.
Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguratzen gaituen munduko soinu- eta argi-erreflexu horrekin.

Oecumene-k munduaren esperimentazio sentsoriala gorputzaren bidez egitea proposatzen du. Mundu hori irisgarri bihurtzen da teknologia interaktiboari esker eta gure zentzumen areagotuen bidez.

45 minutu
Sorkuntza eta ideia: Pablo Palacio eta Muriel Romero
Koreografia: Muriel Romero
Musika: Pablo Palacio
Interpretazioa: Muriel Romero
Software eta teknologia interaktiboa: Pablo Palacio eta Daniel Bisig
Argiztapena: Maxi Gilbert
Ekoizpena: Stocos Institutua

Babesleak: Europar Batasuna (H2020), Madrilgo Erkidegoa, Beirut Citern, Ellas Crean jaialdia, Piksel jaialdia, XLR Studio, Infomus-Casa Paganini, Università di Genova (Italia) eta Institute for Computer Music and Sound Technology of Zurich (Suitza)

Laguntza

Azaroak 23, 19:00etan

Azkuna Zentroa