GUILLERMO WEICKERT

Sevilla

“Parece Nada”

Bere lan berrian, Guillermo Weickertek geure izaeraren behatzaile bilakatzera gonbidatzen gaitu: hautemate-organoa (begiak) hautemandako objektu gisa (ikusitakoak) jartzeko ahalegina da lan honen funtsa. Behaketa sinple horretatik abiatuta (geure begiek egiten dutenari begiratzea), eszena, bere biztanleak eta beren mugimenduak birbegiratzeko ariketa planteatzen du, munduari begiratzeko dugun eraren probaleku gisa. Ikusmena ebaluatzeko lau proba orokorren inguruan egituratua da (ikusizko zorroztasuna, errefrakzioa, ikus-eremua eta ikuspegi kromatikoa) eta etengabe ikuslearen arretaren alde borrokatzen ari den telebista pantaila baten laguntzaz, Parece nada-k proposatzen duena da batez ere sortzailearen eta haren ikuslearen topaleku bat, jolas bat, bidaia bat norberaren pertzepzioaren labirintoan barna, begiratzearen intimitatea partekatzeko eta besteari begiratzen uztearen gozamena, bestearekin topo egitearen gozamena, geure burua bestearengan  disolbatuz eta geure buruarekin topo eginez.

Parece nada sorkuntza-multzo baten parte da, eta bere ardatz tematikoa da pertzepzio-organoek mugimenduarekin duten harremana: gure zentzumenak munduari irekitzen zaion gure ezagutza-leihoa baldin badira, haien uzkurdura eta behaketa munduarekin lotzen gaituzten eta guregana eramaten gaituzten autoezagutza-ateak dira. Contra ruidos y vibraciones –entzuteari eta aditzeari buruzkoa– edota Tocar con mover –ukimenar eta giza psikeari buruzkoa– dira bere aurretiazko lan batzuk, Guillermoren sormen- eta eszena-hizkuntzaren bilakaera egituratzen dutenak. Oraingo Parece nada honek dakarren bistaren gaiarekin jauzi bat gertatu da haren hizkuntza sortzaile eta koreografikoan.

Zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Guillermo Weickert
Eremu eszenikoa, soinua, argiak eta bideoa: Benito Jiménez
Ekoizpena: El Mandaíto Producciones S.L.
Diseinu grafikoa: Lugadero
Fotografia: Marta Morera
Kamerak: Carlos Bermejo eta Antonio Galisteo
Egonaldi-lekuak: La Fundición Antzokia eta CICUS – Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla
Hauen konplizitateaz sortutako ikuskizuna: Teatro Central, Festival Escena Patrimonio eta Segoviako Udala
Kolaboratzailea: Kultura Ministerioa – INAEM

Laguntza
Azkuna Zentroa

Azaroak 3, 19:00etan