Full Time | Fabián Thomé2018-09-22T12:28:59+00:00

Project Description

FULL TIME COMPANY | FABIÁN THOMÉ

Madril

“Entre dos sombras”

Dantzaldia 2018 Inaugurazioa

Artista gonbidatua: Woojae Park, korear musikari garaikide eta tradizionala.

Etengabe bizi gara geure argiaren bila, baina behartuta gaude bizitzaren itzalei aurre egitera. Itzalok bat-batean ailegatu daitezke, gu haietatik irten ezinik garela eta haiek gorputz zein buru blokeo bihurtzen zaizkigula.

Ahitze horrek ahalbidetzen die itzalei gure gorputza era fulminantean inbaditzea, eta horrela bakarrik geratzen zaigu geure islari aurre egitea. Borroka horrek itzalen artean bizitzen erakusten digu, blokeoa eta musika argi-mugimendu bihurtuz.

Ideia, zuzendaritza artistikoa, koreografia eta interpretazioa: Fabián Thomé
Jatorrizko korear musika tradizionala zuzenean: Woojae Park
Argiztapena: Pepe Bau
Musika-muntaia eta jatorrizko musika: David Guerra, Luis Miguel Cobo, Fabrizio di Salvo
Jantzien moldaketa: Germán Cabrera, Fabián Thomé
Bideoaren errealizazioa, muntaia eta edizioa: Ignacio de Urrutia
Administrazioa eta banaketa: Miren Zamora

F.T. konpainia

Full Time Company delakoa Fabián Thomé zuzendari eta koreografoak sortu zuen, eta bere helburua da dantza memento batez, entzute batez, esate batez… erakustea, horrela eta eklektizismotik bidaiatuz era askotako mezuak transmititu ahal izateko.

Hizkera original horrek argitara ekarri du dantza adierazteko era propio bat, jarrera tradizionalak mugimendu neutro batean hautsiz. Esandako mugimendu neutroa gorputzaren blokeotik eta desartikulatzetik jaiotzen da, eta argumentu horri esker gure emozioak mugimendu bilakatzen ditugu, betiere gure kaxa magikoa erabiliz: eszenatokia.

Irailak 27, 20:00etan 

Rekalde Aretoa

DANTZA

Dohako Sarrera