ESTÉVEZ, PAÑOS y Cía.
Madrid
“TRÍPTICO #1 (Campanillero-Nondedeu-Silencios)”
Sari Nazionala 2019 (Sorkuntza modalitatea)
Estévez / Paños y Compañía-ren historiako hogei urteetan, Rafael Estévezek eta Valeriano Pañosek osatutako sorkuntza-tandemak lehen aldiz proposatzen du iraupen labur eta ertaineko hiru koreografiatan oinarrituta diseinaturiko programa bat. Hiru koreografiek ez dute beren arteko itxurazko hari gidaririk, eta dantzariek beraiek elkarri laguntzen diote ahotsarekin, argiarekin, beren gorputzekin eta presentziarekin, instrumentu txikiekin edo cante grabazio zahar batzuekin, hirutasun horretarako inspirazioa isiltasunaren, loaren edo dantzaren etenaldian aurkitzen
Horrela hasten da Tríptico #1, kontizinio delakotik. Kontizinio delako horrek izena ematen dio dena isilik dagoen gaueko uneari. Orduan hasten dira campanillero-ak beren kanpaitxoak jotzen eta ordura arteko isiltasuna hausten, oihuak deitutako Lorcaren flamenkoko iratxoa (duende delakoa) agerraraziz… haren El silencio izeneko olerkiarekin, Poema del Cante Jondo obraren parte dena…
Otoi bat den isiltasun ondulatua… Jainkoaren boterearen aurreko erreberentzia, berak sortutakoaren edertasuna eskertzeko… Nomdedéu-Nombre de Dios-Nondedéu izenak ere Alberto Sellésen osaba-birraitonari egiten dio aipamen, Aurelio Sellés Nondedéu [1887-1974] flamenko-kantaren maisu mitikoari dagokiolako.
Eta oihuaren elipsearen bidez egindako inbokaziotik onomatopeiara eta isiltasunak agintzen duen oihura. Edo bestela, John Cagek bere ganbera anekoidean bilatzen zuen erabateko isiltasuna, inoiz ere erdietsi ez zuena, beraren nerbio-sistemako eta odol-zirkulazioko hotsek eteten zutelako: Not one sound fears the silence that ex-tinguishes it. And no silence exists that is not pregnant with sound. (John Cagek utzitako hutsuneak gorde ditugu)
CAMPANILLERO (2021) 15 minutu
Zuzendaritza, jatorrizko ideia eta koreografia: Estévez / Paños
Interpretea: Jesús Perona
Ahotsa, eszena-laguntzailea eta argiztapena: Rafael Estévez eta Valeriano Paños
Estreinaldi nazionala: 2021eko apirilaren 29a – Madrid en Danza jaialdia
Nazioarteko estreinaldia: 2021eko azaroaren 19a – Flamenco Biënnale HerbehereakNONDEDEU (2023) 20 minutu
Zuzendaritza artistikoa: Rafael Estévez / Valeriano Paños
Jatorrizko ideia eta koreografia: Estévez / Paños / Alberto Sellés
Cante eta dantza interpretea: Alberto Sellés
Eszena-laguntzailea eta argiztapena: Rafael Estévez, Valeriano Paños Eta Jesús Perona
Errepertorio-hautaketa: Rafael Estévez eta Alberto Sellés
Off-eko ahotsa: Aurelio Sellés Nondedéu (1887-1974)
Estreinaldi nazionala: 2023ko maiatzaren 19a – Centre Pompidou MalagaSILENCIOS (2016) 35 minutu
Zuzendaritza / jatorrizko ideia eta kontzeptua / koreografia: Rafael Estévez / Valeriano Paños
Zuzendaritza artistikoa / koreografia: Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaola
Argiztapena / gauzakiak / jantziak: Estévez / Paños / Díaz De Garaio Esnaola
Estreinaldia: 2016ko urriaren 15a – Iberoamerikanisches Festival plataforma, Berlin (Alemania)
Nazioarteko estreinaldia: 2016ko azaroaren 3a – Coétani Experimental Flamenco Festival, Atenas (Grezia)