Cía. ERTZA –
Asier Zabaleta
Euskadi
“Otempodiz”
Otempodiz dantza-lanak denbora hainbat kulturatan bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, dantza-hizkera batzuk konbinatuz: hiri-hizkuntza koreografikoa, tradizionala eta garaikidea.
25 minutu
Koreografia: Asier Zabaleta Mendia
Interpreteak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
Musika: Zenbait egile
Argiak: Asier ZabaletaHauen laguntzarekin: Mozambikeko Enbaxada AECID, Gipuzkoako Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Atlantikaldia Jaialdia eta Exepare Institutua
Pieza honen hautagaitza: Max sariak 2023: ikuskizun onena + koreografia onena
Ertza 2004an sortu zen, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean (Ezkio, Gipuzkoa, 1972), askatasunez sortu ahal izateko espazio berri bat irekitzeko asmoz, zenbait diziplina artistikoren eta dantza garaikidearen arteko elkarrekintzaren bidez.
Ertza konpainiaren lanek giza eta gizarte kontraesanei buruzko gaiak planteatzen dituzte. Ikusten ari direnaren aurrean jarrera aktiboa hartzera eta hainbat gairen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dituzte ikusleak, betiere era ludiko eta estetikoan.
Bere konpainia sortu baino lehen, Asier Zabaletak 11 antzerki-dantza obratik gora egin ditu, eta interprete jardun du konpainia hauetan: Arteszena (Donostia), Adeshoras (Donostia), Vicente Sáez konpainia (Valentzia), Hojarasca (Burgos), Q-ro eta Cía. (Bilbo) eta Maskarada (Bilbo). 1999. urtetik 2005. urtera bitartean, Genevako (Suitza) Alias konpainiako kide izan zen, eta harekin parte hartu zuen zazpi antzerki-dantza lanen sorreran eta haien mundu-biretan.
Laguntza
ACIELOABIERTO 2023 Zirkuituan
hautatutako konpainia
Urriak 3, 18:30etan
Arte Ederren Bilboko Museoa
Sarrera doan
Web: ertza.com