Project Description

CLAUDIA DIAS

Lisboa

“Thursday”

Idoia Zabaletarekin

2019an hasi zen Claudia Dias Sete Anos Sete Peças proiektukolaugarren piezan lan egiten. Aurreko hiruretan Pablo Fidalgo Lareo*, Luca Bellezze eta Igor Gandraizan ziren artista gonbidatuak, eta orain proiektuak klabe femeninoan jarraitzen du Euskal Herriko Idoia Zabaleta koreografo eta dantzariarekin.
*Monday-watch out to your rightpieza 2016ko Dantzaldian aurkeztu zen.

Idoia Zabaleta –erreberentzia gutxikoa, askea, arduratsua, punka, eskuzabala, inteligentea, ekintzailea– proiektu honetarako aukera naturala da, Claudiarekin duen konplizitatea dela eta. 2014an sormen-tailer bat egin zuten «penintsulako bazter honetan» –hau da, gurean–,Euskal Herriko, Espainiako, Italiako eta Portugalgo hamasei artista inplikatuz eta Denbora Errealeko Konposizioa delako teknikatik abiatuta. Esandako teknika sormenerako lanabes teoriko-praktikoa da, eta aldi berean formazio artistikorako nahiz posizionamendu politikorako tresnatzat jo dezakegu, «izateko modu bateta polis-ekoalderdi askori begiratzeko era bat».

Auzi asko sortu daitezke enkontru honetatik: mikropolitikak eta gorputza, kolonialismo osteko gaiak, emakumea eta feminismoa, norberaren historia historia kolektiboaren pisu izugarriaren aurrean… Elkarlana 2019ko urtarrilean hasi zen Azalan (Araban) eta urtean zehar jarraitu du O Espaço do Tempo-n (Portugal) izandako beste erresidentzia batzuekin. Prozesua 2019ko Dantzaldiko estreinaldiarekin bukatuko da.

Sete Anos Sete Peçasizeneko proiektuan Cláudia Dias portugaldar koreografoak zazpi urtez jarraian pieza bana sortzea proposatu dio bere buruari. Proiektu honen genesia keinu politiko bat da, prekariotasun ezarriaren kondizioari uko egitea, epe ertain eta luzeko etorkizuna proiektatzeko eskubidea, esperimentaziorako eta sormenerako denbora erreibindikatuz eta jarraitutasuna, konfiantza eta prozesuak konpartitzea bezalako balioetan oinarritutako ikerketa artistikoa bultzatzea aldarrikatuz.

Dirección artística: Cláudia Dias
Artista invitada: Idoia Zabaleta
Performers :  Cláudia Dias e Idoia Zabaleta
Asistente de dirección :  Karas
Diseño de luz y dirección técnica: Nuno Borda de Água
Música: Fuego by Bomba Estéreo, Banho by Elza Soares, De dentro do Ap by Bia Ferreira, Canción Total by Maria Arnal y Marcel Bagés
Video: Bruno Canas
Fotos: Alípio Padilha
Ojo externo: Jorge Louraço Figueira
Producción: Alkantara , con el apoyo de Azala
Co-producción: Teatro Municipal do Porto; Teatro Municipal São Luiz, Azala
Distribución: Something Great (Berlin)

Cláudia Dias es artista asociada a: O Espaço de Tempo – Montemor-o- Novo/Portugal
El Proyecto Siete años Siete piezas cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Almada
Alkantara cuenta con el apoyo de : República Portuguesa | Cultura/Direcção-Geral das Artes y la Câmara Municipal de Lisboa
Residencias artísticas y colaboración: Azala, L ́animal a l ́esquena, O Espaço do Tempo, La Fundición
Agradecimientos especiales: Mursego, María Arnal y Marcel Bagés, Hélder Azinheirinha
Alkantara – Associação Cultural cuenta con el apoyo de : República Portuguesa | Cultura / Direcção-Geral das Artes
Azala y Moare Danza cuentan con el apoyo de: Departamento de Cultura do Gobierno Vasco.

Cláudia Dias Lisboan jaio zen 1972an. Koreografo, interprete eta pedagogoa da. Dantza ikasketak Academia Almadense-n hasi zituen eta bere heziketari jarraipena eman zion Lisboako Companhia de Dança-n. Contemporary Dance performers-en programa burutu zuen Forum Dança-n eta Cultideias-ek antolatutako Professional Course in Management of Cultural Organizations and Projects ere bai. Interprete lanetan Almadako Grupo de Dança-n hasi zen. Ninho de Víboras artisten kolektiboko parte izan zen. Re.Al-ekin kolaboratu eta funtsezko interprete bat izan zen João Fiadeiroren lanean eta ezinbestekotzat jotzen da Konposizio Errealeko Denbora izeneko teknikaren garapen, sistematizazio eta transmisioan. 2007tik Sormen Koreografiko eta Konposizio Errealeko Denbora tailerrak ematen ditu. 2015eanEn esta Parte Esquinada de la Penínsulaizeneko formazio-proiektua egin zuen Azala, Muelle 3, La Fundición eta BAD jaialdiarekin.

Idoia Zabaleta Gasteizen jaio zen, 1970ean. Koreografoa eta biologoa da, Ekosistemak eta Populazio-dinamikak gaian espezializatu zen Biologia Fakultatean. Bere lanetan sormen-prozesuetako ekologian inspiraturiko erreferentziak eta ideiak aurkitzen dira. Dantza berria eta Inprobisazioa ikasi zituen Bartzelonan, Florentzian, Amsterdamen eta New Yorken. Mal Pelo-rekin ere lan egin zuen 1995 eta 1999. urteen artean. 2000. urtetik, Idoia Zabaleta bere piezen ekoizle kidea eta sortzailea da, eta hainbat diziplinatako artistekin, teorikoekin eta idazleekin kolaboratzen du. 2008tik Juan Gonzálezekin zuzentzen du Azala sormenerako espazioa, Lasierran (Araba).

Azaroak 30, 20:00etan

Abenduak 1, 19:00etan

La FuNdicIOn

DANTZA

Sarreren salmenta