Project Description

IKUSLEEN TAILERRA

Dokumental laburraren emanaldia eta solasaldia

“La memoria del cuerpo: formas en el espacio-tiempo”

Topaketa Daniel Abreu eta Roberto Menéndezekin

LA MEMORIA DEL CUERPO: FORMAS EN EL ESPACIO-TIEMPO
Dantza garaikideari buruzko dokumental laburra

La Memoria del Cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo dokumentalak Espainiako dantza garaikidean zehar bidaiatzen du Espainiako Dantza Sari Nazionalaren bost irabazleren eskutik: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Beren azalpenen eta ikuskizunen bidez ikusiko dugu zelan mugitzen diren, zelan sortzen duten, zerk motibatzen dituen, zeintzuk diren beren kezkak eta arazoak, zerk bultzatzen dituen urterik urte eszenatokietara jauzi egitera. Haiekin hurbilduko gara Espainiako kultur-munduan gutxien promozionatzen den arteetariko baterantz. Eta hori dena, jatorrizko soinu-banda magiko batean bilduta.

Emanaldi hau egin nahi izan dugu dantzari eta koreografo hauek urteak daramatzatelako dena ematen beren proiektu zirraragarriak aurrera eramateko eta beste edozein herritan gure kulturaren enbaxadoreak izango liratekeelako. Muntaketarako, hasieratik bertatik nagusitu zen crowdfunding baten ideia. Goteo plataformak onartu zuen proiektua eta bertan parte hartu zuten 160 mikromezenas baino gehiagok. Haiei guztiei esker finantzatu ziren muntaketa eta soinu- banda.

Zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea: Roberto Menéndez
Fotografia-zuzendaria eta kamera: Roberto Rivas
Muntaketa: Ruth Carreras
Soinu-banda: Isa Suarez

Urriak 3, 20:00etan

La FuNdicIOn

ZINE-DANTZA

Sarrera dohain