Project Description

ALTRASTE DANZA

Vitoria-Gasteiz

“¿Qué tienen las flores?”

Dantzaldia 2021 Inaugurazioa

¿Qué tienen las flores? Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio Gasteizko Altraste Danza kolektiboko kideek egindako pieza laburra da, dantza eta zuzeneko musika batzen dituena. Esandako kolektiboak lan egiten du soinuak eta mugimenduak ekintzaren bizkarrezur gisa jokatzen duten sormen prozesuetan. Bertan feminitateari eta bere mugei buruzko hausnarketa egiten dute publikoarekin, egoera intimista eta hurbilean, non eszenografiak, testuak, dantzak eta musikak bat egiten duten gure presentzia harrapatzen duen giroa sortzeko.

“Bakarrik bizi naiz. Ez daukat inor mundu honetan. Eskertzen dizut ni ikustera etorri izana…”

Autoretza eta zuzendaritza: Altraste Danza
Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavente
Pianoa eta elektronika: Ignacio Monterrubio
Ekoizpena: Meausento producciones
Hauen kolaborazioarekin: Baratza Aretoa, Garaion Sorgingunea, José Uruñuela dantza kontserbatorioa.
Hauen laguntzarekin: Sormen Koreografikoa 2017 (Eusko Jaurlaritza)

Altraste Danza izenpean biltzen dira Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio, eta beren lan garaikideakmugimendu eta soinu hizkuntza berrien inguruan sortzen dituzte.

2014. urtean Suecako (Herrialde Katalanak) MostraSonora jaialdian estreinatu zuten beren lehendabiziko sorkuntza –Eterno del desnudo–, dantza, live electronics eta bideorako lana, eta beranduago etorriko ziren The arch of hysteria dantza soloa; Don’t repeat, piano, elektronika eta dantzarako pieza; ¿Qué tienen las flores?, dantza, ahots eta pianorako lana; Sira Coel, ahots, piano, perkusio eta dantzarako; Broken Column, performance, dantza eta musikarako; El grito del elefante, dantza eta elektronikoa denbora errealean dituena; Endless Dream dantza soloa; The World in which we believe, biola prestatu, dantza eta elektronikarako; Denbora, dantza, musika eta poesiarekin; eta Insostenible, piano eta dantzarako.

Aldi berean, Altraste Danzak arte eszenikoetako profesionalentzako danZálava proiektua zuzentzen eta koordinatzen du, eta, beste erakunde batzuekin kolaboratuz, inprobisazio eta dantza garaikide ekitaldiak antolatzen ditu Gasteizko Artium museoan.

Izandako kolaborazioen artean aipatu daitezke No blame ikuskizunean izandako parte hartzea Mark Tompkins estatubatuar dantzari eta koreografo ezagunarekin batera; Katie Duck performer beteranoaren Cage piezan izandako parte hartzea; Lisa Nelsonen Tuning Scores-en izandakoa; eta Garth Knox biola jotzailearekin The World in which we believe piezan izandako kolaborazioa.

Irailak 23, 19:00etan

La FuNdicIOn

DANTZA

Sarrera doan bete arte