Project Description

OTRA DANZA | ASUN NOALES

Valentziako Erkidegoa

“Rito”

Instalazio dantzatua: Asun Noales – Sebastian Rowinsky & Susana Guerrero

Rito instalazio artistikoa dantza eta arte garaikideari buruzko ikuspegi sinkretiko batetik jaio da. Antzinako kulturetan jainkoei egiten zizkieten eskaintzetatik –Grezia klasikoa eta mixteka kultura nagusiki– eta dantzaren abangoardiek XX. mendean mitologiarekin izandako harremanetik abiatuta, dantza pieza bat eratu da artelan baten barruan, espazio eta denbora berean eta dispositibo bakar bezala. Alde batetik, dantza dago: iragankorra, organikoa, atzemanezina, bizia. Eta beste aldetik, eskultura-lana: gauza bihurtuta, errituala, zirkularra, sinbolikoa. Dantzak inguratu eta agerian uzten du, eta aldi berean, eragotzi egiten du ukitua, lohitua edo kaltetua izatea”.

Francisco Sarabia Marchirán

Zuzendaritza: Asun Noales
Koreografia: Asun Noales – Sebastian Rowinsky
Interpreteak: Asun Noales – Sebastian Rowinsky
Musika: Varios autores
Ekoizpena eta musika-moldaketak: Eurotrack
Esku-hartzea espazioan: Susana Guerrero
Argazkiak eta bideoa: Germán Antón
Dokumentazioa eta musika-hautaketa: Francisco Sarabia
Komunikazioa: La cultura portátil
Diseinu grafikoa: Los Machos
Eskerronak: Museu d’Art Contemporani d’Alacant – MACA, Fernando Almodovar, Elio Rodriguez, Georgina Cayuela y David Donis.
Iraupena: 25 minuto

Otra Danza 2007an jaio zen Asun Noales dantzari, koreografo eta irakaslearen eskutik. Otra Danza-tik gorputzaren bidez sortu eta transmititu ahal izateko baliabide bat eduki nahi da. Egitasmo bakoitza bidaia berri bat izan dadin. Ikuslea eta dantzariaren arteko marra mehe bihurtzea. Hainbat koreograforentzako topagune izatea, eta haiekin eztabaidatzea, ideiak eta azpiegitura bera partekatzea. Otra Danza egitasmoak balioa gehitzen duten artisten lan diziplinartekoa bilatzen du, dantzaren gaineko leiho edo begirada berriak zabalduz.

Azaroak 29, 20:00etan

Ensanche Eraikina

DANTZA

DOHAKO SARRERA