Hasiera » Programazioa

   Argazkiak

 
KUKAI Dantza Kompania
"(Sok)2"
Jon Maya
 

Martxoaka 12, ostirala/ 20:00etan
Teatro Campos Elíseos Antzokia


Arteria Teatro Campos Elíseos Antzokiarekin lankidetzan

SOKA dantzaren gaineko bi ibilbide eta bi begirada desberdinen arteko fusio, enkontru, elkarketa... moduan jaio zen. Alde batetik, Jon Maya eta Kukai dantza konpainia eta, bestetik, Pantxika Telleria eta EliralE bere konpainia.

2009ko hasieran hasi ziren bi koreografoak eta bi konpainiak bestearen dantzaren lengoaia eta sortze-prozesuak ezagutzeko eta elkarrekin konektatzeko lanari ekiten. Hilabete batzuk beranduago, elkarlan hura SOKA pieza bihurtu zen. SOKA, bost dantzari eta perkusio-jole birentzako kale-ikuskizuna, hainbat jaialditan aurkeztu da eta Epaimahaiko Aipamen Berezia jaso du Valladolideko Kale-arteen Nazioarteko Jaialdian.

Mayak eta Telleriak bilaketa lan horretan jarraitu dute, erro tradizionaletan ikertuz, material garaikideetara hurreratuz eta euren lan-ildo komunean sakonduz, esandako ildoa, gainera, zuzeneko musika unibertsoa bihurtuta. Orain ikuskizun berri bat aurkeztera datozkigu: areto-lan berriak (SOK)2 du izena, zazpi dantzari eta hiru musikarirentzako pieza da eta DANTZALDIA jaialdiaren markoan estreinatuko da, bertoko konpainiak babesteko ohiturari jarraituz.
SOKA: interprete eta instrumentuen arteko topalekua, mugak eta konexioak ikertzeko eta esploratzeko gunea.
(SOK)2 zazpi dantzari eta hiru musikarirentzako pieza koreografikoa.
SOKA, hitzak dituen adiera diferenteetan: elkargune bezala, ehuntzen diren hartu-eman intimoen sorleku bezala, behin eta berriro hasten diren momentuen sorlekua.

Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
Koreografia: Pantxika Telleria eta Jon Maya
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Vivien Ingrams
Musika zuzendaritza: Iñaki Telleria
Musikariak: Iñaki Telleria (perkusioa), Oihane Igerabide (arpa) eta Amaiur Cajareville (kontrabaxua)
Argi deseintzailea: Javi Ulla
Eszenografiaren diseinua: Ibai MAritxalar
Jantzien diseinatzaile: Nora Izagirre
Zerbitzu teknikoak: Limboescena
Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia

 

Itzuli
Próximanente
Próximanente
Lekuz & Leku
 
Subir   
 
  © 2007Copyright Dantzaldia.
Web garapena:   Area Integral, s.l.