Martxoak 11, osteguna / 20:00etan
Auditorioa Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
«Koreografoak gure ni/larruazalaren potentziala esploratzen du, elementu plastiko eta poetiko bezala. Mintz eta ehunen adimen sentsorialari buruz galdetzen dio bere buruari, eta gure epidermisari buruzko ikerketa bat elaboratzen du, hortxe ematen baita barnekoaren eta kanpokoaren arteko zirkulazio gunea. Izenburuak argiro jasotzen du biologo batzuek egindako lana, zeinak larruazala burmuinaren hedaduratzat hartzen duen (…).
Maria Donata D’Ursorentzat, larruazala oroimenaren gune bat da. Zeinua larruazalean zehar inskribatzen da, gogoz kontra izan arren. Era horretan, oroitzapenen proiekzio mentala bilatzen du eta baita ere hark gorputzaren azalarekin duen lotura. Bere erara, gure oroimena sorrarazten duten osagai eta motibo fisiko eta nerbiosoen partehartzea gorpuzten du».
Juliane Link – paris-art.com
Sorkuntza, koreografia eta interpretazioa: Maria Donata D’Urso
Dispositiboa: Frédéric Casanova, Jérôme Dupraz, Maria Donata D’Urso
Soinu-sorkuntza: Kim Cascone
Argi-sorkuntza: Maryse Gautier
Argazkiak: Wolf Ka
Sorkuntza hau 2009 egin zen, Seine-Saint Denisko Nazioarteko Topaketa Koreografikoen markoan, Pantingo Dantza Zentro Nazionalarekin kolaboratuz.
Ekoizpena: disorienta
Koprodukzioa: Rencontres Chorégraphiques Internationales de Seine-Saint Denis
Kolaborazioak: Pantingo Centre National de la Danse à Pantin, Fondazione Fabbrica Europa, L’échangeur – scène conventionnée de Fère-en-Tardenois, Babesak: Ménagerie de Verre (Studiolab-en markoan), Fondazione Pontedera Teatro, Fondazione Teatro V Emanuele di Noto eta Direction Régionale des Affaires Culturelles d’Ile-de-France Ministère de la Culture et de la Communication
Esker onak: Thomas Greil, Wolf Ka
|