|
Campos Eliseos antzoki zaharra, Dantzaldirako berreskuratua 
Otsaila eta martxoaren artean bost taldek hartuko dute parte Dantzaldian.
BILBO. Hamaika ikusteko jaioak gara. Bilboko nazioarteko dantza jaialdia, Dantzaldia, hamaikagarren aldiz ikusteko behintzat, bai. Eta ez da batere erraza urterik urte indarra duen programa aurkeztea. Garai hauetan gutxiago.
Horrela mintzatu zen atzo Josune Ariztondo kultura diputatua Bizkaiko Foru Aldundian antolatutako prentsaurrekoan, "garai zailak datozenean ikusten da zenbateraino diren beharrezkoak giza ekimen eta erakunde publikoen arteko lankidetza. Horregatik kultura ekimenak aurrera ateratzeko berme bihurtzen dira". Diputatuaren alboan zegoen Laura Etxebarria, Dantzaldia jaialdia antolatzen duen La Fundicion Aretoa elkarteko kidea, erakunde publikoek "eta batez ere Foru Aldundiak Dantzaldiako lehen ediziotik eskeinitako lankidetza eta ahalegina" esker-tzeko.
|