Hasiera » Ongi Etorri

Dantzaldia 2010

Iaz hamarkada bat bete genuen. Orduko urtemuga ospatzeko sartu genituen aldaketak oraingo edizioan ere aurkituko ditugu. Izan ere, Dantzaldia-ri nazioarteko jaialdi izaera ematen dioten ezaugarri guztiak bizi-bizirik daude: alde batetik, bertoko sorkuntzari laguntzea, profesionalen arteko komunikazioa eta gogoeta bultzatzea... eta, bestetik, aurkezpen-lekuak eta proposamen koreografikoak askotarikoak izatea.

Mal Pelo konpainiak –Dantza Sari Nazionala jaso berri du 2009an– barne-barnekoa unibertsal bihurtzeko modu bat aurkeztuko digu, John Berger idazle eta pentsalariaren testuak oinarritzat hartuta.

Lyongo Käfig ostera ere egongo da gurekin, eta oraingo honetan Brasilgo Companhia Urbana de Dança-rekin etorriko zaigu, pieza bi eskaintzeko. Euren erakustaldi akrobatikoak eta erritmo bizi-biziek arnasa kentzeko modukoak dira.

Maria Donata D´Urso-k eremu eszenikora ekarriko du bere azken interpretazio pertsonala, larruazala kanpokoaren eta barrukoaren arteko zubitzat eta metaforatzat hartuta.

German Jauregi-k bikotean egindako lan bat aurkeztuko digu, eta Borja Ramos bilbotarrak konposatu du piezarako musika.

Kukai Dantza Konpainiak, zazpi dantzari eta hiru musikarirekin, bere lan berriaren ESTREINALDIA egingo du Dantzaldian, bere betiko ikerketaren bidetik: erro tradizionaleko dantza eta dantza garaikidea elkarrekin uztartzea.

Azken ikuskizun biek gauza komun batzuk dituzte, zeren eta biek eduki dute jaialdiaren kolaborazioa piezaren ekoizpenean. Gainera, talde biek emango dituzte tailer bereziak, euren lana zabaltasun gehiagorekin ezagutzera emateko, bai ikuspegi teknikotik bai zeregin koreografikotik.

Zineak ere bere lukua edukiko du edizio honetako material artistikoan, ZINEBI-k ekarritako laburmetraia batzuen bitartez. Benetan, hobe da laburmetraiok ikusteko aukera ez galtzea, dantzaren irudiak zine garaikidean daukan panoramika aberatsa ezagutu gura izan ezkero.

OTSAILAK        6        Masterclass-ak

DANTZALDIA 2010 EDICIÓN XI. EDIZIOA / 

OTSAILAK        7        Euskalduna Juaregia

MAL PELO / Girona

OTSAILAK        13        Dantzaldia en La FuNdicIOn

GERMAN JAUREGUI / Bilbao-Bruserlas

OTSAILAK        20        Euskalduna Juaregia

Cía KÄFIG / Lyon

MARTZOAK        9        Zinema - Gorpuntza - Dantza

DANTZALDIA 2010 EDICIÓN XI. EDIZIOA / 


   
Próximanente
logo pdf
Próximanente
Lekuz & Leku
 
Subir   
 
  © 2007Copyright Dantzaldia.
Web garapena:   Area Integral, s.l.