DANTZALDIA 2017

La FuNdicIOn-en programa bat

Dantzaldia Edicion 18

Badaukagu zuekin elkartzeko hitzordua. Dantzaldia ikuspegi eta interpretazio askoetara zabalik dagoen leihoa da –betiko legez gorputzarekin eta mugimenduarekin erlazionatua–, oraingo errealitateari begiratzen dio eta, zelan ez, parte izan garen aurreko hari ere bai.

Inaugurazioa Rekalde aretoan izango da, irailaren 14an, Taiat taldearen No half measures izeneko instalazio koreografikoarekin, eta jarraian etorriko den egitarauan hiru artista nabarmendu nahi ditugu –Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner–,  ezaugarri batzuk partekatzen dituztelako: hirurek jaso dute, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala haietariko bakoitzaren ibilbidearengatik. Eta Areto edo Antzoki Alternatiboetan ekin zioten hirurek beren bideari. Izan ere, espazio haiek sostengatu zituzten –haietan sostengatu genituen–  dantza eta sorkuntza garaikidea, eta bai orduan bai gero babesa eman diete lengoaia berriko ekipo artistiko askori. Kulturak izandako gorabeheren gainetik denboran zehar mantendu da hartu-eman emankor hori. Aurkezpen hau beraiei egindako omenaldia da, eta baita ere arestian esandako espazio haiei.

One-Hits Wonders atzera begirako pieza da, umore eta ondo onartutako porrot klabean egina, eta Sol Picó-rekin konpartituko dugu. Daniel Abreu-ren Perro-n piztia eta otzanaren artean dagoena behatuko dugu. Eta Carmen Werner-ekin Donde las flores se mueren delako leku hura bisitatuko dugu.

Kutxa erako dispositibo batean zarratuta. Pierre Rigal-ek artega emozionala eta jakingura eszenikoa eragingo digu gizaki modernoaren tragediari buruzko ikuspegia ematen duen Press lanarekin. Manuel Liñán-ek (MAX saria 2017an Dantza Interprete Onena kategorian) norberaren emozioetara eta elkarrekin konpartitzen ditugunetara hurbilduko gaitu Sinergia piezarekin.

Genero ikuspegia presente egongo da La pelota vasca izeneko monografikoan. Ekitaldi horretan hitzaldi bat emango du Olatz González Abrisketak Cuerpos Desplazados izenburupean, Sra. Polaroiskak Pilota Girls bideoa ekarriko du eta Judith Argomanizek –Lasala konpainia– Lauesku pieza.

EHU – Ikus-entzunezko Komunikazioa-rekin kolaboratuko dugu Ikerketa Performatiboko III. jardunaldietan: zinea, hiria, dantza eta genero begirada(k) bezalako gaiekin.

Izan ere, Zinea aspaldiko osagaia da jaialdian, eta oraingo honetan Jardunaldien eskutik etorriko da.

Master class-ek –dantza profesionalei eta ikasleei zuzendutako formakuntza bezala– eta sortzaileekin egingo diren Topaketek itxiko dute jardueren zirkulua.

Zuen zain egongo gara DANTZALDIA jaialdiaren XVIII. edizio honetako gune kolaboratzaile guztietan eta guztiekin.

PDF Programa

Programazioa

Tailerrak

Daniel Abreu
Abenduak 10
Carmen Werner
Abenduak 17
GEHIAGO JAKIN

Kolaborazioa EHUrekin

Ikerketa performatibori buruzko III. jardunaldiak:
Zinea, hiria, dantza eta genero-begirada(k)
Urriak 26 eta 27
GEHIAGO JAKIN